Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omikron aldaerarekin kutsatutako pertsonen kontaktuek koarentena egin beharko dute

Orain arte, covid-19aren aurkako txertoaren pauta osoa hartuta dutenek ez zuten berrogeialdirik egin behar positibo baten kontaktu estua izan arren. Alabaina, Osasun Ministerioak irizpideak zorroztea erabaki du, omikron aldaeraren hedapena dela eta.
Gizon bat PCR proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat PCR proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusaren omikron, beta edo gamma aldaerarekin kutsatutako pertsonen kontaktuek koarentena egin beharko dute, nahiz eta covid-19aren aurkako txertoaren pauta osoa jarrita izan.

Espainiako Osasun Ministerioak pandemiari aurre egiteko estrategiaren irizpideak biltzen dituen dokumentua eguneratu du gaur, omikron aldaera munduan zabaltzen ari dela ikusita.

PCR proban aldaera horren baieztapena berehalakoa izaten ez dela ohartarazita, "kasu susmagarri guztiak" koarentenan jartzeko agindua eman dute.

Orain arte, txertoaren pauta osoa hartuta duten herritarrek ez zuten berrogeialdirik egin behar positibo baten kontaktu estua izan arren. Aurrerantzean, baina, irizpide horrek ez du baliorik izango omikron, beta eta gamma aldaerei lotutako kasuetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X