Sute ikusgarria Berriobeitiko hondakin enpresa batean
Sua piztu da, igande goizean, Berriobeitiko Medenasa hondakin enpresan, eta sugar ikusgarriak zabaldu dira. Txatarra biltzen duen lantegi bat da, eta itzaltze lanak zailak ari dira izaten. Baliteke egunak behar izatea, erabat amatatzeko.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, SOS Navarrak dei bat jaso du 07:30ak aldera, Medenasako instalazioetatik ke zutabe handi bat irteten ari zela abisatzeko. N-240-A errepideko 7. kilometroan izan da, Berriobeitiko udal-barrutian.
Iruñeako eta Cordovillako suhiltzaile parkeetako unitateak bertaratu dira, eta sua gertuko beste enpresetara ez hedatzea izan da hasierako helburua. 20 metrorainoko sugarrak zabaldu dira.
Agoncillon (Errioxa) basea duen helikoptero baten laguntza izan dute, eta airetik ur-deskargak egin ditu.
Aurreikuspenen arabera, ez da posible izango datozen orduetan sua itzaltzea. Hori dela eta, eremutik ahalik eta material gehien erretiratzeko ari dira lanean.
Ikerketa zabaldu du Foru Poliziak, sua nola piztu den argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean