Frantziako Hezkuntza Ministerioak murgiltze ereduaren alde egin eta hura arautu du
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baliozkotzat eta "egingarritzat" jo du murgiltze eredua. Zirkular bat publikatu du gaurko aldizkari ofizialean, esanez, posible dela frantziar estatuan irakaskuntza hizkuntza gutxitu edo eskualde hizkuntzetan eskaintzea eta, aldi berean, Konstituzio Kontseiluaren erabakia errespetatzea.
Maiatzaren 21ean Frantziako Konstituzio Kontseiluak atzera bota zuen, partzialki, apirilaren 8an Asanblea Nazionalak onartutako hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea. Zehazki, legearen 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aurkakoak (frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza bakarra) zirela ebatzi zuen Konstituzio Kontseiluak.
Ondorioz, hizkuntza gutxituen murgiltze eredua legez kanpo geratu zen eta konstituzioaren aurkakotzat jo zituen ikastolak, nahiz eskualde-hizkuntza soilik erabiltzen dituzten bestelako zentro eta ereduak ere.
Zortzi orrialdeko dokumentu batean murgiltze ereduaren helburuak, baldintzak eta mugak zehaztu ditu Ministerioak. Tonua elebitasunaren eta eskualde-hizkuntzak sustatzearen eta defendatzearen aldekoa da guztiz, beti ere frantsesaren eta hizkuntza gutxituaren ezagutza maila berean bermatzen badira. Ez alferrik, murgiltze eredua, hezkuntza elebidunaren barneko estrategia gisa azaldu dute, "estrategia egingarria" dela gaineratu du Ministerioak.
Ez hori bakarrik, frantsesaren eta eskualde hizkuntzaren forma elebidunean irakasteak ikasleen gaitasun intelektualak, linguistikoak eta kulturalak garatzen laguntzen duela azpimarratzen du, "ikasitako bi hizkuntzetako bakoitza ondo menderatzeko azken helburuari kalterik egin gabe".
Helburua da haurtzaindegitik hasi eta instituturaino, frantsesa eta eskualde-hizkuntza modu baliokidean menderatzen direla bermatzea. Hala ere, hizkuntza bakoitzari eskaintzen zaion denbora aldatu egin ahalko da, beharren arabera edo zentroaren hezkuntza proiektuaren arabera, zentro bakoitzak erabakiko baitu zein ereduri heldu.
Hori bai, murgiltze eredua hautazkoa izango da ikaslearentzat eta ikasleen legezko ordezkariek matrikulatu aurretik eskura izan beharko dute izena eman asmo duten ikastetxearen hezkuntza ereduari buruzko informazio guztia, erabakia modu informatuan hartu ahal dezaten.
Azterketen inguruan ere egin du zehaztapena ministerioak. Azaldu duenez, eredu elebidunetik datozen ikasleek eskualdeko hizkuntzan egin ahal izango dituzte Baxoko proba batzuk, ez du hala ere proba horiek zein liratekeen zehaztu.
Era berean, Hizkuntzen Kontseilu Gorena sortzea iragarri du Frantziako Gobernuak, "atzerriko eta eskualdeko hizkuntza modernoen eta antzinako hizkuntzen irakaskuntza hausnartu, kontsultatu eta bultzatzea" helburu izango duen organo nazionala.
Zirkular honek erakusten du Frantziako Gobernuak baduela borondate politikoa hizkuntza gutxituei hezkuntzan bidea zabaltzeko baina ez du zeharo aldatzen egoera, indar legegile urriena duen bidea baita zirkularrarena. Gai administratibo batzuk arintzeko balio dezakeen arren, eragileen ustez, benetako murgiltze eredua eta elebitasun erreala bultzatzeko beharrezkoa izango da Konstituzioa aldatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.