KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik kutsatzeen marka hautsi du egun batean, 2.711 positibo berri atzeman baititu

Intzidentzia metatua 66 puntu igo da egun batean, 1.245 kasuraino. Gela arruntetan ospitaleratutako pertsonak 324tik 290era jaitsi dira, eta paziente kritikoak 101 dira, aurreko egunean 105 izan ziren bitartean.
Jendea kalean
Jendea kalean.

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) kutsatzeen marka hautsi du egun batean, 2.711 positibo berri izan baititu. Gainera, 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 1.245,53 kasura igo da, aurreko egunean 1179,15 kasu zenbatu baitziren 100.000 biztanleko.

Ospitaleetako presioa mantendu egin da: 290 pertsona daude gele arruntetan eta 101 zainketa intentsiboetako unitateetan (aurreko egunean 324 eta 105 izan ziren), Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan astearte honetan aurreratu duenez.

Euskadiko covid-19aren pandemiaren bilakaerari buruzko azken datuak eman ditu sailburuak, eta ohartarazi du bilakaera "txarra" dela, 2.711 kutsatu izan baitira atzo, "errekorra egun batean", eta intzidentzia metatua 14 egunetan handitu da.

Ildo horretan, txertaketaren beharra azpimarratu du. Sailburuaren esanetan, Euskadin 12 urtetik gorako xede-biztanleriaren % 92k koronabirusaren aurkako txertoaren dosi bat du gutxienez, % 91k jarraibide osoa du, 60 urtetik gorakoen ia % 80k indartze-dosia du eta 12 urtetik beherakoen % 8k gutxienez txerto bat dauka jarrita.

Bestalde, omikron aldaeraren kasuen kopurua 569ra igo da, hau da, Euskadin identifikatutako kasuen % 29 inguru. Zentzu horretan, Sagarduik adierazi du aldaera horren kasuak areagotzen jarraitzen dutela, astelehen honetan 220 kasu ezagutzera eman baitziren eta ondoren 569 kasu sekuentziatu eta identifikatu baitira.

"Horrek esan nahi du gure artean hedatzen jarraitzen duela, eta ikusten ari garela gure lurralde osoan eragin handia duela, beste lurralde batzuetan egin duen bezala", gaineratu du.

Sagarduik, beste behin ere, kalean maskara nahitaez erabili beharra defendatu du, "horren eraginkortasunaren ebidentziaren aurrean".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X