Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 2.000 kasu hauteman dituzte Nafarroan azken orduotan

Sarrigurenen izan dira kasu gehien 75; Barañainen 65, Burlatan 62, Arrotxapean 57 eta Zizur Nagusian 56.
Hainbat lagun, taberna bateko terrazan. EFE
Hainbat lagun, taberna bateko terrazan. EFE

Hirugarren egunez egun bakarrean izan diren kutsatu kopuruaren marka hautsi da Nafarroan. Azken orduotan 1.942 kasu zenbatu dituzte, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Gainera, koronabirusa dela eta hiru pertsona gehiago hil direla jakinarazi dute.

Hala, goranzko joeran jarraitzen dute koronabirus kasuek Nafarroan: asteazkenean 1.611 kasu berri hauteman zituzten, 1.099 asteartean eta 921 astelehenean.

Sarrigurenen izan dira kasu gehien 75; Barañainen 65, Burlatan 62, Arrotxapean 57 eta Zizur Nagusian 56.

Ostegun honetan 14 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako hiru ZIUn. Une honetan 144 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 26 zaintza intentsiboetan.

Atzo 7.792 proba egin ziren Nafarroan eta positibotasun tasa % 24,9koa izan zen.

Ostegunean 3.833 txerto jarri ziren, beraz, guztira 1.208.802 dosi eman dira. 536.597 pertsonak dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X