Hotza eta euria, berriro
Urtea udaberriko giroarekin amaitu ostean, hotza eta euria bueltatuko dira asteazken honetan, eta elur-kota 600-800 metroa kokatuko da.
Euskalmeten prebisioaren arabera, hodeiak izango dira eta euria egingo du, arratsaldean atertzera egingo badu ere. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta mendi inguruetan eta barnealdean izotza egin dezake.
Tenperatura minimoa 4 gradukoa izango da Donostian, 5 gradukoa Bilbon eta 0 gradukoa Gasteizen.
Gainera, goizean elur-kota 1000 metrotik 600-800 metrora jaitsiko da eta haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta haizeguneetan.
Itsasoan, hondoko itsasoak bi metroko olatuak eragingo ditu eta haizeak ipar-ekialdetik joko du 5eko indarrarekin hasieran eta 2-3ko indarrarekin egunaren bukaeran.
Bestalde, ostegunean hotza egingo du, baina eguna eguzkitsua izango da. Goizean goiz behe-lainoa izango da, baina orduek aurrera egin ahala hodeiak desagertuko dira eta eguzkia nagusituko da.
Albiste gehiago gizartea
Lau zauritu, horietako bi larri, Sunbillan izandako trafiko-istripu baten ondorioz
Istripua N-121-A errepideko 54. kilometroan gertatu da, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin dute.
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko arnasguneek duten garrantzia aztertuko dute Azpeitian
Nazioarteko konferentzia egingo dute urriaren 16 eta 17an, Soreasu antzokian, eta horretan izena emateko epea bihar, asteazkenean, amaituko da.
Osasun egoera larrian dauden Gazako bost adin txikiko EAEko ospitaleetan artatuko dituzte hil honen amaieran
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, hilabete honetan bertan osasun- egoera larrian dauden bost adin txikiko gazatar artatuko dituzte EAEko erietxeetan.
Seme-alaben zaintzarako lanaldi-murrizketen edo eszedentzien dirulaguntzak % 10 igoko dira
Halaber, 4 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiek 100 euroko laguntza jasoko dute, familia ugariek dagoeneko jasotzen duten dirulaguntza bera. 2026ko urtarril edo otsailerako dekretu berria onartzea aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
Maskota izateagatik tasa bat ordaintzea? Eibarren aukera hori aztertzen ari dira
Maskotak erroldatzeagatik tasa sinbolikoa ezartzea aztertzen ari da PSE-EEk eta EAJk osatutako Eibarko Udala. Espainiako Estatuko zenbait udalerritan 10 eta 50 euro artean kobratzen dute dagoeneko.
AP-15 autobidea itxi dute Izurdiagan, istripu larri baten ondorioz
Ezbeharra 110. kilometroan gertatu da, iparralderako noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri.
Epaileak hilketatzat jo du uztailean Zizurren hildako emakumearen kasua, eta epaimahaiaren prozedura bideratu du
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak epaimahaiaren prozedura abiatzea erabaki du, uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurka abian den auzian. Hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Osakidetzak betetzeko zailak diren plazen lan-eskaintza publikoa deituko du 2026an
Betetzen zailak diren Osakidetzako plazen eskaintza egitea Osasunaren Euskal Itunean jasotako neurrien multzo baten parte da. Ildo horrek atxikipena, fidelizazioa eta lidergo profesionala sustatzen ditu, plantillak egonkortzeko eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko helburuarekin.
OMEk ohartarazi du bakterioak gero eta erresistenteagoak direla antibiotikoei aurre egiteko
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, antibiotikoekiko erresistentzia etorkizuneko osasun mehatxurik handienetako bat da.
Uholdeak eragin ditu 'Alice' depresio isolatuak Balearretan, Eivissan batik bat
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak arazoak eragin ditu iberiar penintsulako isurialde mediterraneoan, baita Balear Uharteetan ere. Eivissan, esaterako, uholde handiak izan dira.