HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berrobiko 39 urteko gizonezko bat hil da Balerdi mendian amilduta

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 50 metrotan behera erori da mendizalea eta tokian bertan hil da. Larunbat honetan, Berastegiko 27 urteko beste gizonezko bat hil zen Huescako Pirinioetan.
18:00 - 20:00
Asteburu beltza euskal mendizaleentzat

Berrobiko 39 urteko mendizale bat hil da Balerdi mendian, Aralar mendilerroan, 50 metrotan behera amilduta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, inguruan zebilen beste mendizale batek deitu du larrialdi zerbitzura,  pertsona bat erorita ikusi duela jakinarazteko. Osasun-langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako erreskate taldeko agenteak joan dira esandako lekura, eta toki harritsu batean aurkitu dute gorpua.

Helikopteroaren laguntzarekin erreskatatu dute gorpua.

Asteburu beltza izan da honakoa euskal mendizaleentzat. Atzo, Berastegiko 27 urteko beste gizonezko bat hil zen Huescako Pirinioetan, Aspe mendian, amildegi batetik behera erorita.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X