Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EMAk Paxlovid onartu du, covid-19aren aurkako lehen antibirala EBn

Pilula "oxigenorik behar ez, baina gaixotasuna larri garatzeko arriskurik handiena duten helduek" hartuko dute, adierazi du EMAk agiri batean.
Covid-19aren aurkako pilulak. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako pilulak. Argazkia: EFE

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Paxlovid botika merkaturatzeko baimena ematea gomendatu du gaur. Horrela, Pfizer konpainiako medikamentua covid-19aren aurkako lehen antibirala izango da Europar Batasunean.

Pilula "oxigenorik behar ez, baina gaixotasuna larri garatzeko arriskurik handiena duten helduek" hartuko dute, adierazi du EMAk agiri batean.

Paxlovidek bi printzipio aktibo ditu: PF-07321332 eta ritonavir. Bakoitza konprimatu ezberdinetan hartu beharko dira, 24 ordurik behin bost egunetan zehar.

Lehen aktiboak birusa gorputzean biderkatzeko gaitasuna murrizten du; bigarrenak lehenengoaren ekintza luzatzen du, hau da, gorputzean denbora gehiago ematea.

"Paxlovid gure karteran dugun erabilera domestikoko lehen antibirala da, eta covid larria garatzeko arrisku handia duten pertsonetan diferentziak markatzeko gaitasuna du", esan du Stella Kyriakides EBko Osasun komisarioak ohar batean, botika onartu ondoren.

EMAk Paxlovidi larrialdi kasuentzako lizentzia emana zion dagoeneko.

Paxloviden 344.000 dosi erosi ditu Espainiak; EBk erosi beharrekoei gehitu behar zaizkie.

Sars-CoV-2ren aurka baimendu duten Pfizerreko seigarren botika da (anakinra, regdanvimab, tocilizumab, casirivimab/imdevimab, remdesivir eta sotrovimab). Gainera, konpainia pandemiaren kontrako beste medikamentu batzuk aztertzen ari da hasierako fasean oraindik (ixagevimab/cilgavimab) eta beste bi baimena laster jasotzeko zain daude (molnupiravir eta baricitinib).

"Defentsako gure bigarren lerroan ongi ari gara aurrera egiten: covidaren eragina txikitzeko benetako ekarpena egin dezaketen terapia esperantzagarriak", erantsi du Osasun komisarioak agirian.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X