Hezkuntza Lege berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak adierazi du ez duela onartuko itunpeko ikastetxeekin parekatzea

"Euskal Eskola Publikoaz Harro" plataformak eskola publikoaren aldeko lege bat aldarrikatu du, "denona delako". Halaber, ikastetxe pribatuek "diskriminazioa eta segregazioa" eragiten dutela kritikatu du.
Eskola publikoaren aldeko plataformako kideak. Argazkia: Euskal Eskola Publikoaz Harro
Eskola publikoaren aldeko plataformako kideak. Argazkia: Euskal Eskola Publikoaz Harro

"Euskal Eskola Publikoaz Harro" plataformak ohartarazi du ez duela onartuko ikastetxe publikoak eta itunpekoak parekatuko dituen Hezkuntza Legerik.

Eusko Jaurlaritza Hezkuntza lege berri bat lantzen ari da eta plataformako ordezkariek agerraldia egin dute ostegun honetan beren aldarrikapen nagusiak eta marra gorriak zeintzuk diren adierazteko.  

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema bi zatitan banatuta dagoela gogoratu dute: ikasleen erdia sare publikoan matrikulatzen delako eta beste erdia itunpeko ikastetxeetan. Eta  segregazio horrekin amaitzea ezinbestekoa dela iritzi diote.

Maribel Lopez de Luzuriaga plataformako bozeramaileak adierazi du "euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean" jarriko duen legea soilik onartuko dutela. "Hezkuntza publikoa doakoa eta unibertsala da, kohesioa bultzatzen du eta euskalduntzea bermatzen du", erantsi du.

Hortaz, euskalduntzea bermatzen ez duten hizkuntza murgiltze ereduak finantzatzea galarazi beharko litzatekeela esan du.

Itunpeko ikastetxeei publiko bilakatzeko aukera eman behar zaiela adierazi du, baina eskola publikoak eta pribatuak parean jartzea onartuko ez dutela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzarentzat eta gainerako erakundeentzat eskola publikoa "lehentasuna" izan beharko litzatekeela esan du, eta eskaintza publiko nahikoa dagoen zonaldeetan itunpeko ikastetxe berriak eraikitzea debekatu beharko litzatekeela erantsi du.

Gauzak horrela, euskal eskola publikoaren aldeko plataformak berretsi du ez duela onartuko "diskriminazioa eta segregazioa" eragiten duten ikastetxe pribatuak diru publikoarekin laguntzea. "Zergatik finantzatu behar dira guztion diruarekin guztiontzat ez diren eskolak?", galdetu du Lopez de Luzuriagak.   

Laburbilduz, segregazioarekin amaituko ez duen legerik onartuko ez dutela ziurtatu dute eta politika, planifikazio eta matrikulazio prozesu gardenak aldarrikatu dituzte.  

"Hezkuntza Lege berria denona eta denontzat den eskola publikoaren aldeko legea izan behar da, guztiona eta guztiontzat den bakarra, eta gaur egun dugun eskola-segregazioarekin eta gizarte-hausturarekin bukatuko dugun legea, euskara ardatz izango duen kalitatezko hezkuntza-eredua eskainiko diena herritar guztiei", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X