eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodeitsu hasiko da astea, pixkanaka eguzkiari bide emateko

Han-hemenkako zaparradak espero dira aste hasierarako, baina asteartetik aurrera epeltzera joko du.
Hodeiak, Iurretan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga
Hodeiak, Iurretan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga

Eguraldi kaxkarra izango dugu aste hasieran, hodeitsua eta han-hemenkako zaparradekin, baina berehala zabalduko zaizkigu ostarteak asteartean, eta epeltzera joko du.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean eguraldiak moteltzera egingo du. Kantauri isurialdean zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka euri apur bat egingo du, bereziki Kantauri isurialdearen ekialdean. Egunaren amaieran atertzera egingo du. Hegoaldean hodeitza arinagoa izango da, eta hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute, baina minimoek gora egingo dute eta izotza hegoaldeko leku batzuetan bakarrik egingo du, bereziki mendebaldean.

Asteartean giro eguzkitsua bueltatuko da. Oraindik goizaldean eta goizean goiz behe-hodei batzuk izango dira Kantauri isurialdean, baina gerora zeru oskarbia edo ia oskarbia nagusituko da. Goizean behe-lainoa agertuko da barnealdeko toki batzuetan. Haizeak leun joko du ekialdetik, barnealdean hego-ekialdekoa nagusituz, eta tenperatura maximoek gora egingo dute; Kantauri isurialdean 15 ºCra hurbilduko dira. Tenperatura minimoak, berriz, apur bat jaitsi daitezke, eta hegoaldeko lekuren batean izotza egin dezake.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X