EUSTAT-EN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dibortzioek behera egin dute Euskadin pandemia garaian, 2.864 ezkontza-hausturarekin

Haustura horietatik, % 16,1 Araban izapidetu ziren, % 52,1 Bizkaian eta % 31,8 Gipuzkoan, Eustaten arabera.
Bikote bat eskutik helduta
Bikote bat eskutik helduta. Irudia: pixabay

2020an, 2.864 ezkontza hautsi ziren Euskadin, aurreko urtean baino 484 gutxiago, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera. Haustura horien  % 16,1 Araban izapidetu ziren, % 52,1 Bizkaian eta % 31,8 Gipuzkoan.

Dibortzio guztietatik, 2.290 adostutakoak izan ziren, eta 479, adostasunik gabekoak; banantzeen kasuan, 80 adostasunezkoak izan ziren, eta 13, adostasunik gabekoak.

Ezkontza-hausturen % 70,6tan, bi ezkontideek batera aurkeztu zuten demanda, % 19,1en emazteak eta % 9tan senarrak.

Hausturen % 37,7 ezkontzaren hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 27,2, 20 urtetik gora elkarrekin bizi ondoren. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 60,2k 15 urte baino gutxiagoko iraupena zuen.

Dibortzioagatik desegindako ezkontzen batez besteko iraupena 14,9 urtekoa izan zen, eta kopuru hori 26,7 urtera iritsi zen legezko banantze baten ondoren desegindakoen artean.

2020an, guztira, 3.049 dibortzio izan ziren. Horien artean, 280 kasutan aurretik legezko banantze bat egon zen, eta zuzeneko dibortzioak, berriz, 2.769 izan ziren. 3.011 bikote heterosexual eta 38 homosexual dibortziatu ziren; 22 gizonenak eta 16 emakumeenak.

Gainera, 93 banantze izan ziren, % 86 adostasunez, eta bi ezkontza-deuseztasun.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X