Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira auto-ilarak A-8an, Bilbon, Malmasingo tunelean izan den istripu bategatik

Irungo noranzkoan sortu dira pilaketak. Pertsona bat zauritu da hiru autoren artean izandako talkan.
Irungo noranzkoan ari dira izaten pilaketak.
Irungo noranzkoan ari dira izaten pilaketak. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Amaitu dira auto-ilarak A-8an, Bilbon, Malmasingo tunelean izan den istripu bategatik. Ezbeharra 07:45ean izan da, aipatu errepidean. Hiru autok talka egin dute, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko Malmasingo tunelean eta Bilbo parean, eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X