"Jon Gotzonek gordin-gordinean plazaratzen ditu zailak diren gaiak"
Agurtzane Elordui EHUko irakasle eta Soziolinguistika Aplikatuko ikertzailea Gazteako "Dida" irratsaioko hizkuntza politika aldaketa hasi zen ikertzen, mende hasierako eta duela bospasei urteko programak ez baitziren berdinak. Tartean, Jon Gotzoni eutsi zion, "talka" bat zegoelako esatari batek "eman behar duen" eta Jon Gotzonen ereduaren artean.
Hari horri tiraka, Jon Gotzon Aldaparena, estilizazio parodikoaren bidez "benetako" euskalduntasunaren mugak hausten txostena idatzi zuen. 2019an argitaratu zuen 'Bihotz ahots' liburuan; orain, berriz, Cambridgeko Unibertsitateko Language in Society aldizkarira iritsi da Elorduiren lana.
Ikerketari ekin zion garaian, hainbat txosten argitaratu ziren. Horien arabera, fikzioaren, umorearen eta beste adierazpen sortzaileen bidez, hizkuntza gutxituen normalizazio prozesuetan "komunitatearen barruan egon daitezkeen tentsioak" plazaratzen ziren. Orduan konturatu zen Elordui Jon Gotzonen kasua hori zela: "Beti oso kritikoa da, nolabait gizarteko zenbait gai plazaratzen ditu".
Umorearen funtzioez baliatzen zela azaldu du Elorduik, bereziki ahots bikoitza deritzonaz: "Ez dakizu esaten duena egiaz edo brometan den. Anbiguetate horren barruan gordin-gordinean plazaratzen ditu zailak diren gaiak".
Esatariak jorratzen dituen gaien artean batekin geratu zen, euskalduntasunarekin: "Euskaldun berri eta euskalduntasun kontzeptu oso zurrunak zalantzan jartzen zituen beti. Aldarrikapena zegoen umorearen atzetik". Ideia horretatik abiatu zen ikertzera Jon Gotzonek gidatutako hainbat atal: Basetxea Jon Gotzon (2005), Tribuaren Berbak (2014) zein Jongik nola, jo cómo mola (2018), baita Jon Gotzon gaztetan (2011) bideo esketxa ere.
Jon Gotzonena parodia bat bada ere, euskañola irrati publikoan entzuteak jendeari "lasaitasuna" ematen diola deritzo Elorduik: "'Edozein modutan hitz eginda ere, zu gutako bat zara'. Hori da etengabean Jon Gotzonek bidaltzen duen mezua. Galdetzen diote euskalduna al den eta berak esaten du: '¡Por supuesto!'". Garrantzitsua da umoreak hizkuntzaren bidez halako "zirrikituak" zabaltzea, horrela hitz egiten dutenak badirela erakustea eta zilegi dela hala egitea.
"Horrek ez du nahi esan Jon Gotzon eredugarria denik inorentzat. Tontoa izan behar zara benetan hori pentsatzeko. Eta gazteak ez dira tontoak. Badakite eredugarria den euskara Julenena [Telleria] dela", adierazi du Elorduik.
Gazteen euskara ikertzen
Umoreaz gain, 2018tik gazteen hizkuntza erabilera ere ari da aztertzen. "Ez Gaztea, gazteak baizik". Iazko euskararen egunean, esaterako, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean urteroko irrati maratoia antolatu zuten, euskaldun berrien eta euskara ama-hizkuntza dutenen arteko harremanen inguruan. Gaiaz hausnartzeko aukera izan zuen Elorduik: "Euskara testuinguru informaletan erabiltzen dugunok badakigu askotan ibiltzen garela euskaratik erdarara; switch-a konturatu gabe egiten dugu. Erdarakada bat jatortzat hartzen da. Euskaldun berri batek egiten badu, ezgaitasuna da. Bikoitza da gure irizpidea". Hizkuntzen artean aldatzea "erakargarria" egiten da zenbait kasutan, umorea egiteko, antza.
Kode-aldaketa aspaldidanik ikertu da, baina "fenomeno berri bat" dago orain: "Gazteen artean ingelesa hasi da sartzen. Esku artean ditugun adibideak dira hasi euskaraz, segi erdaraz eta amaitu ingelesez. Jon Gotzonek ere neurri batean hartu du joera hori". Gazteei kode-alternantziaz galdetuta, erantzuten dute hizkuntza bera mantentzeak ez duela "grazia berbera". Orain, gazteek hizkuntzaren erabilera horri zer funtzio eta balio ematen dizkioten aztertu nahian dabiltza.
Aurrera begira, ekainerako udako ikastaro bat ere antolatu dute: "Gazteen ahotsak". Nazioartean pisu handia duten hainbat ikerlarik eta hemengo ikerketa taldeek parte hartuko dute bertan. Izan ere, Elorduiren hitzetan, hizkuntza gutxitua duten komunitateetan izaten diren talka horiek "ez dira soilik Euskal Herrian gertatzen"; Galizian, Katalunian, Irlandan… ere izaten dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Albistea izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
Neskaren hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Osakidetzak giza papilomaren birusaren baheketa hasiko du, 30 urtetik gorako emakumeentzako
Etxera bidalitako gutun baten bidez helaraziko zaie emakumeei, lagina norberak etxean har dezan. Proiektu pilotua Donostialdean eta Tolosaldean hasiko da, eta, ondoren, Gipuzkoa osora zabalduko da, baita Araba eta Bizkaira ere.
Biktimak Herasko La Granja ikastetxeko ikasleak ziren, nekazaritza eta ingurumen prestakuntzan erreferentziazko zentrokoak
Tragediaren biktimek abeltzaintzako eta animalien osasun-laguntzako goi-mailako teknikaritzako zikloan parte hartzen zuten. Zentro horrek ikasleak prestatzen ditu abeltzaintzako ustiategiak kudeatzeko eta albaitari-taldeekin lankidetzan aritzeko.
Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
Elvillarko (Araba) neska bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, Santanderreko istripuaren ondorioz
Gaztea, Elvillarkoa, larri dago Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalean.