ELARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko 700 familia inguru prest agertu dira Ukrainako errefuxiatuak hartzeko

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak ohartarazi duenez, "II Mundu Gerratik aurrekaririk ez duen krisi humanitarioa bizitzen ari gara".
Xabier Legarreta gaur Radio Euskadin: EITB Media
Xabier Legarreta gaur Radio Euskadin: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoko 700 bat familia eskaini dira Ukrainako errefuxiatuak hartzeko. Jada iritsi dira hainbat Gipuzkoara, Bizkaiara eta Arabara.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak ohartarazi duenez, "II Mundu Gerratik aurrekaririk ez duen krisi humanitarioa bizitzen ari gara". Eusko Jaurlaritza hainbat administrazio eta erakunderekin harremanetan dago errefuxiatu ukrainarrak hartzeko elkartasun sarea prestatzeko.

"Espainiako Gobernuarenak dira asilo eskaera egiten duten pertsonei zuzendutako errekurtso erresidentzialak baina sistema hori ez da nahikoa eta Espainiako Gobernuak laguntza eskatu digu sistema hori indartzeko eta hala egiten ari gara Eusko Jaurlaritzatik" adierazi du.

Gerratik ihes eginez Ukrainatik irten diren pentsonei laguntzeko antolatzen ari diren elkarteek "errekurtso erresidentzialak" behar dituztela, batez ere, berretsi du eta laguntza eskaintzeko edo zalantzak argitzeko ondorengo helbide elektronikoa eman du: errefuxiatuak@euskadi.eus.

Gaur arte, "Euskadira iritsi diren pertsona gehienak jada hemen zeuden senide edo lagunengana iritsi dira", baina hemendik aurrera, askoz ere ukraniar errefuxiatu gehiago iritsiko direla aurreikusita, "non bizi aurkitu beharko zaie".

Legarretak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "harrera sare handi bat sortzeko lanean ari da hiru lurraldeetan, eta horiek jada aurreko astean Irunen prestatu genituen 150 plazei gehituko zaizkie".

Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze gorriak 945 222 222 telefonoa jarri dute laguntza behar dutenen eskura (009:00etatik 22:00etara martxan) eta laguntza zein informazioa modu presentzialean emateko hiru gune ireki dituzte hiru hiburuetan: 

- Gasteizen: Gaztelako Ataria, 52.

- Bilbon: Gurutze Gorriaren egoitza, Concha Generala, 34.

- Donostian: Zorroaga Gaina, 41.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X