Martxoak 8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako gerra, emakumeen begietatik

Leire Lasa eta Ane Irazabal (ETB) eta Maider Martin (Radio Euskadi) lankideak bertatik bertara ari dira jarraitzen gatazkak herritarrengan utzitako lorratza. Bideoan jaso dizkigute euren bizipenak.
Ezkerretik eskumara: Irazabal, Lasa eta Martin.
Ezkerretik eskumara: Irazabal, Lasa eta Martin. Argazki muntaia: EITB Media

Ukrainako gerra lehertu zenetik, EITB Media taldeko bost emakumezko profesional (Leire Lasa eta Ane Irazabal kazetariak, Amane Iglesias kameraria, Arantza San Sebastian ekoizlea eta Maider Martin irrati-esataria) hurreratu dira gatazkaren erdigunera.

Ukrainan zein Poloniako mugan ikusitakoez eta horrek eragindako gogoetez bideo labur bat egiteko eskatu diegu, gatazka betaurreko moreen kristaletik erreparatzeko.

Leire Lasa ETBko kazetariarentzat lehen aldia izan da gatazkagune batean. Poloniatik bertatik kontatu digunez, errefuxiatu oldearen lekuko izatea "zirraragarria" egin zaio zenbaitetan, batez ere hiru belaunalditako emakumeak muga gurutzatzen ikustea:

18:00 - 20:00

Ildo beretik, Maider Martin Radio Euskadiko lankide esatariak Poloniako mugan dagoen errefuxiatuak artatzeko zentro batetik egin digu kontaketa. Nabarmendu duenez, emakumezkoek hartu dute "gelditutako bizitza horien etorkizuna zaintzeko" ardura (jatorrizkoa, gazteleraz):

18:00 - 20:00

Gerraren lehen egunak Kieven (Ukraina) eman zituen Ane Irazabal ETBko lankideak. Berlinen (Alemania) bueltan dela, gerren nondik norakoak azaltzera joandako emakumezko kazetari belaunaldi berria hartu du ahotan:

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X