larrialdi klimatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artikoak itsas izotzaren heren bat galdu du azken 18 urteotan

Urtaroko itsas izotza zenbait urtetan zehar pilatutako izotz lodiagoa ordezkatzen ari da, eta itsas izotzaren mehetze joera bultzatzen, ikerketa berri baten arabera.
Ozeano Artikoa. Artxiboko argazkia: EITB Media
Ozeano Artikoa. Artxiboko argazkia: EITB Media

Artikoak neguko itsas izotz bolumenaren heren bat galdu du azken 18 urteotan, urte askotako izotzaren murrizte iraunkorra dela eta, hein handi batean. Hala ondorioztatu du Geophysical Research Letters aldizkarian argitaratutako ikerketa batek.

Urtaroko itsas izotza, udaro urtu egiten dena alegia, zenbait urtetan zehar pilatutako izotz lodiagoa ordezkatzen ari da, eta itsas izotzaren mehetze joera bultzatzen, ikerketaren arabera.

Lehen aldiz neurtu dute Artikoko itsas izotzaren elurraren sakonera, LIDAR (ICESat-2 erabilita) eta radar (CryoSat-2aren bitartez) datuen konbinaziotik abiatuta. Itsas izotzaren sakoneraren eta ur gainean dagoen elurraren altueraren estimazioen bitartez, ikerketak ondorioztatu zuen urteetan zehar pilatutako Artikoko itsas izotzak neguko bolumenaren % 16 galdu duela, metro erdiko lodiera gutxi gorabehera, ICESat-2 agertu eta hiru urtera.

Sahra Kacimi ikerketaren egile nagusiak eta Kaliforniako Teknologia Institutuko zientzialari polarrak ohar batean adierazi duenez, "ez genuen murrizte hori espero, ezta hiru urte eskasetan izotza askoz meheagoa izaterik ere".

Ikerketak ICESat, ICESat-2 eta CryoSat-2 sateliteen 18 urteko behaketa erabili zuen, hilabetero lodiera eta bolumen aldaketak atzemateko, eta 2018tik 2021era bitarteko estimazioei testuingurua emateko. 18 urteko markak neguko izotzaren bolumenaren 6.000 kilometro kubiko inguruko galera azaldu zuen, hein handi batean urteetan zehar pilatutako izotzetik urtarokora gertatutako aldaketagatik, azken hori meheagoa baita.

Izotzik zaharrena, zenbait urtetakoa, lodiagoa izan ohi da eta, hortaz, urtzearekiko erresistenteagoa. Antzinako Artikoko itsas izotz "depositu" hori agortu ahala eta urtaroko izotza ohiko bilakatu ahala, Artikoko itsas izotzaren lodiera eta bolumena ere murriztu litezke.

"Uneko ereduek aurreikusten dutenez, mende erdialderako izotzik gabeko udak espero ditzakegu Artikoan, urtze denboraldian bizirauteko beste lodia den izotz zaharra desagertzean", azaldu du Kacimik.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X