UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herrian errotutako ia 200 adin txikikok ezin dute Ukrainatik atera

Txernobyl elkarteak ahalegin berezia eskatu du Ukraina iparraldeko herri txikietan bizi diren haurrak ebakuatzeko.
Olatz linazisoro (Txernobyl elkartea)
Olatz linazisoro (Txernobyl elkartea). Argazkia: EFE

Txernobyl elkarteak salatu duenez, 2019ko uda Euskal Herrian igaro zuten 192 haur ukrainar herrialdetik atera ezinda daude, Ukrainako gerra tarteko. Denak ere Euskal Herrian errotutako adin txikikoak dira, horietako batzuk 10 urtez etorri dira Euskal Autonomia Erkidegora edo Nafarroara. Hori dela eta, Txernobyl elkarteak ahalegin berezia eskatu du Ukraina iparraldeko herri txikietan bizi diren haurrak ebakuatzeko

1996an hasi zen Txernobyl elkartea hondamendi nuklearrak kaltetutako eremutik haurrak ekartzen, eta duela hamar urtetatik Ivankiv eskualdeko herri txikietan ari da lanean.

Ivankiv eskualdea Poloniako mugatik 500 kilometrora dago. Distantzia hori eta familien baliabide falta aintzat hartuta, bertatik ihes egitea ezinezkoa dela dio elkarteak.

Elkartetik badakite asteak edo hilabeteak pasa daitezkeela Txernobyl inguruko familiak Ukrainatik atera arte, eta horregatik Europako 2001/55/EE zuzenbidea denboran mantetzea eskatu dute. Horren arabera, Europar Batasuneko estatu kideek ostatua eta sostengua eman behar diete Ukrainako errefuxiatuei.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X