Ostiralean jarriko da martxan Bilboko tranbiaren Atxuri eta Bolueta arteko tartea
Ostiraletik aurrera egongo da martxan Bilboko tranbiaren zerbitzua Atxuri eta Bolueta artean, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean iragarri dutenez. Bilboko tranbiak sei minutuan egingo du 2,3 kilometroko ibilbide berria.
Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, Atxuri, Abusu eta Bolueta auzoentzat ez ezik, Bilbo osorako da albiste bikaina tranbiaren zabalkundea: "Zalantza barik albiste bikaina da Atxuri, Abusu eta Bolueta auzoetarako, baina baita Bilbo osorako ere. Gure hirian tranbiaren sarea garatzeko beste urrats bat da eta horrekin are gehiago indartzen dugu Eusko Jaurlaritzarekin dugun konpromisoa".
Bilboko tranbiak 8 kilometroko ibilbidea eta 16 geltoki izango ditu, ostiraletik aurrera, Bolueta eta Casilla artean. Tranbia Boluetaraino luzatzeko 5,2 milioi euroko inbertsioa egin da: diru horren % 65 Eusko Jaurlaritzak ordaindu du, eta gainerako % 35a, Bilboko Udalak.
Tranbia Boluetaraino luzatzeak azken urteotan hirigintzaren ikuspegitik garapen nabarmena izan duen auzoko geltoki berritik gertu bizi diren 3.000 pertsona ingururi egingo die mesede.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehenean ekingo diote EITBko irratiek denboraldi berriari, zerbitzu publikoko izaerari tinko eutsiz
Hainbat berrikuntzarekin hasiko dute sasoia; esaterako, Mikel Rotaetxe izango da Euskadi Irratiko Baipasa saioko aurkezlea, eta Maria Ruiz, Radio Euskadiko Boulevard magazinekoa. Gainera, Gaztea irratiak Panorama saio berria estreinatuko du, 10:00etatik 12:00etara, Ibon Fernandezen eskutik.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia goizaldeko eklipse partzialean
Ostiralean, abuztuak 28, izango da une gorena, 06:12:53an, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bosgarren egunean, horietako bat genero-indarkeriagatik
Jaien erdira iritsita, atzo, asteazkena, hamar atxiloketa egin ziren jaigunean bertan eta bost hortik kanpo. Guztira, berrogeita hamar salaketa zenbatu dira.
50 pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan hainbat suziri lehertuta
Hiru erietxera eraman dituzte erredurekin eta horietako biri alta eman diete arratsaldean. Beste 47 lagun lekuan bertan artatu dituzte. Nafarroako udalerri horretako jaiek aurrera jarraitzen dute.
Animalia basatiak erabiltzen dituen zirku batek polemika piztu du Urruñako herritarren artean
Zirkua abuztuaren 16an jarri zen Udalaren baimenik gabe, eta larunbat honetara arte ikuskizunak eskainiko ditu arratsaldero.
EITB, Prix Europa sari ospetsuetan izendatua eguzki eklipse osoaren inguruko plataforma anitzeko proiektuagatik
EITBren Eguzki Eklipse Osoa ekimena Digital Media kategorian lehiatuko da, Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako batean.
Tentsio uneak Bilboko Pergolan, greban dauden teknikarien eta bilbainadetako ikusleen artean
Greban zeuden teknikarien piketeak Bilboko Pergolaraino hurbildu dira, grebarako eskubidea aldarrikatzeko, eta horrek ikusleak haserretu ditu, ez baitiete abestiak entzuten utzi. Tentsio uneak izan dira grebalarien eta ikusle zeuden hainbat pertsonaren artean.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla eta, 19. eta 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidearen bidez zeharkatzeko.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu, Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin zituen jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.