Hiru pertsona hil dira Okondoko baserri batean izandako sutean
Sute larria izan da bart Okondon (Araba), eta familia bereko hiru pertsona hil dira, Alberto Amenabar Arabako suhiltzaileen buruak Euskadi Irratian baieztatu duenez.
Bi gizon eta emakume bat dira hildakoak, 80, 82 eta 85 urteko neba-arrebak. Hirurak bizi ziren baserrian, eta, antza denez, lotan harrapatu ditu suak.
04:30ean piztu da sua Markuartu gaineko baserri batean. Ordu horretan jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta Laudioko eta Iruña Okako suhiltzaileak bertaratu dira. Iritsi direnerako, ordea, guztiz kiskalita zegoen, eta gerora eraikinaren aurreko aldea eta teilatua eraitsi egin dira.
Sua itzali dute, baina Amenabarrek azaldu duenez, hozte lanetan aritu dira barrura sartu eta gorpuak erreskatatu ahal izateko. Ondoren, hiru hilotzak atera dituztela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Suhiltzaileak hondakinak ateratzen ari dira hirugarren pertsona hori aurkitu ahal izateko. Bilaketa lanak luzatzen ari dira, zutik gelditu diren lau hormak erortzeko arriskua handia delako. Orain arte atera ahal izan dituzten bi pertsonak lehen solairuan ari ziren lo egiten, baina eraitsi egin denez behean aurkitu dituzte.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Jon Eskuza Okondoko alkatea bertara joan dira, gertaturikoa bertatik bertara ikusteko.
Ahaldun nagusiaren esanetan, gertaturikoa "izugarria" da, eta orain urte asko izan zen Araban horrelako sute bat azkenengoz. Jon Eskuzak, bere aldetik, esan du herria "shock egoeran" dagoela gertaturikoagatik. Doluminak emateaz gain, beren babes osoa agertu diete bi agintariek senideei.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarraren sarreran kazetarien galderei erantzunez adierazi duenez, hiru pertsona bizi ziren baserrian, eta, ustez, hirurak zeuden barruan. Bi atera dituzte, "kiskalita", eta hirugarrenaren bila ari dira.
Sua zerk piztu duen galdetuta, oraindik argitzeke dagoela eta hori ikerketak argitu beharko duela erantzun du Erkorekak.
Suhiltzaileak ez ezik, ertzainak eta larrialdietarako zerbitzuak ere berturatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako Padura klubean neska batek jasan duen sexu-indarkeria eta jazarpena salatu dituzte
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol erakundeari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Taldeak berdintasun protokolo bat iragarri du duela gutxi, bere balioen aurkako jokabideak antzeman ostean.
6 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Hiru ibilgailuren eta kamioi baten arteko ezbeharra dela-eta, errei bat itxi dute, eta auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.
24. Korrikak euskararen ezagutza unibertsala aldarrikatu du Iruñean
Aurtengo leloa, "Euskara Gara" komunitatearen izaera irekia eta askotarikoa azpimarratzeko hautatu dute. Korrikak bildutako baliabide ekonomikoak euskararen normalizazioaren aldeko lana indartzera bideratuko dira.
14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Donibane Lohizunen, bi adin txikiko bortxatzea leporatuta
Erasoak 2012. urtean hasi ziren bikotekide ohiaren etxean, biktimetako batek 6 urte besterik ez zituenean. Erasotzaileak gertakariak onartu ditu, eta adin txikikoak bortxatu eta sexualki erasotzea leporatu dio epaileak.
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du gero eta biktima gazte gehiago daudela indarkeria matxistagatik jasotzen diren deietan
2025ean, SATEVI zerbitzuak 2.054 eskatzailek egindako 3.087 arreta telefoniko erregistratu zituen, eta % 90 baino gehiago bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari lotuta izan ziren.
Horrelakoak dira euskal gazteak: prestatuak eta toleranteak, baina emantzipatzeko arazo handiak dituzte
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako 'Gazteen Adierazleak' txostenak euskal gazteen erradiografia interesgarria eskaini du. Gazteen % 72,6k seme-alabak izan nahi dituzte, baina atzeratu beharko dutela uste duenak inoiz baino gehiago dira.
Santanderko pasabidea hautsi zenetik bila zebiltzan neskaren gorpua topatu dute
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.