Motozale bat zauritu da ihes egin duen gidari batek eragindako istripu batean, Donostian
Motozale bat zauritu da beste bi ibilgailurekin izandako istripuan, Donostian. Ezbeharra eragin duen autoaren gidariak ihes egin du, Udalaren iturrien arabera.
Gipuzkoako hiriburuko Jose Elosegi alkatearen hiribidean izan da istripua, 06:45 inguruan, motor baten eta bi autoren artean. Istripuaren eraginez, 42 urteko motozalea ospitalera eraman dute, zaurituta.
Istripuan, farola bat ibilgailuetako baten gainera erori da. Gidaria onik atera da, baina kaleko trafikoa eten behar izan dute.
Ihes egin duen ibilgailua identifikatu du Udaltzaingoak, baina gidariaren bila dabiltza oraindik.
Albiste gehiago gizartea
Salamancako boluntario bat hil da eta bost dira jada baso-suteen ondorioz Espainian hildakoak
Antza denez, boluntario gisa parte hartu zuen Ciperez (Salamanca) herrian piztutako sutea itzaltzeko lanetan, eta kea arnasteagatik ospitaleratu eta egun batzuetara hil da. Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, oharra kaleratu du heriotza horrek suteekin inolako loturarik ez duela esanez.
Itzulera operazioak auto-ilara luzeak eragin ditu ostiralean mugan
AP-8 autobidean 11 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira ostiral arratsaldean Irunen, Biriatuko mugatik aurrera. Irungo Udaltzaingoak AP-8aren Oinaurreko irteera itxi du, hirigunean kolapsoa saihesteko; izan ere, Frantziarantz doazen ibilgailuek bide alternatibo hori erabiltzen dute askotan auto-ilarak saihesteko.
PACMAk elkarretaratzea egin du Bilbon tauromakiaren aurka
Dozenaka pertsona bildu dira gaur arratsaldean Bilboko Vista Alegre zezen-plazaren aurrean, Aste Nagusian antolatutako zezenketen aurka. PACMAk "tratu txarrik eta heriotzarik gabeko jai herrikoiak" egitearen aldeko apustua egin du, "kultura eta tradizioa animalien sufrimendurik gabe ospa daitezen".
Erasoen aurkako protokoloaren bigarren fasea aktibatu dute Bilboko Konpartsek
Lapiko jotzea egingo dute txosnetan ostiraletik larunbaterako gauean, eta larunbatean, abuztuak 23, giza kate batean parte hartzeko deia egin dute.
Irungo haztegi batek zaintza zerbitzua eskaintzen du bonsaientzat
Lana, oporrak edo osasun arrazoiak direla eta, gero eta gehiago dira zerbitzu hau erabiltzen dutenak. "Goi-denboraldian, abuztuan batez ere, haztegia ia beteta dugu", adierazi du Javier Lumbreras Irun Bonsaiko arduradunetako batek.
Arrantza-ontzi bat identifikatu dute Donostian legez kanpoko bazterkinak uretara botatzegatik
Guardia Zibilak Laredoko itsasontzi bati egotzi dio Monpaseko uretan 700 kilo boga isurtzea, Eguzki talde ekologistak salaketa jarri ostean.
Pedro Sanchezek Presidenteen Konferentziara eramango du suteen gaia, eta ministerio arteko batzorde bat sortuko du
Eusko Jaurlaritzak dituen egoitzetara bidean dira Gasteizko kaleetan bizi ziren maliarrak
Gasteizko kaleetan bizi ziren 50 maliarretako dozena bat inguru Eusko Jaurlaritzaren egoitzetara eramaten ari dira gaur goizetik. Horrela, aldi baterako irtenbidea eman nahi diete asilo-eskaerak izapidetzeko zain dauden pertsona horiei.
Suteek 600 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte, Nekazari eta Abeltzain Erakundeen Koordinakundearen arabera
Javier Fatas COAG Nekazari eta Abeltzain Erakundeen Koordinakundeko ordezkariaren arabera, "hondamendi egoera" da Estatuko hainbat tokitan, 350.000 hektarea baino gehiago erre baitira, bereziki mendebaldean. Kaltetutako eremuen artean, laborantza, abeltzaintza edo baso aprobetxamendurako lurrak daudela azpimarratu du.
Calin erail duten gasteiztarraren gurasoak gaur iritsiko dira Kolonbiara
Ikerketak zabalik jarraitzen du eta lapurretarena da hipotesi nagusia.