APIRILAK 3
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa hegoaldean barrena ibiliko da Korrika gaur

Erriberan ibiliko dira goizean zehar, eta eguerdirako espero dira korrikalariak Tuteran. Arratsaldean, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuko dituzte.
Korrika, Tuterako kaleetan. (Irudia: EITB Media)
18:00 - 20:00
Tuterara iritsi da Korrika eguerdian

Bigarren eguna du gaur Korrikak Nafarroan. Sakana, Iruñerria eta Erriberri harrapatu zituen atzo, eta Erriberagoitian hasi dute gaurko eguna. Goizeko lehen orduan, Erriberara iritsi dira, 07:29an, Cadreita herrira. Eguerdirako espero dira korrikalariak Tuteran.

Arratsaldean, Zangozarantz egingo dute, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuz. Hamarrak baino lehenagoxeago sartuko dira Zangozerrian, Kasedatik. 23:00ak aldera iritsiko dira Zangozara.

Gauerditik aurrera, Zangozerriaren iparraldetik Pirinioetara iritsiko da Korrika. Nabaskoze izango da bertan harrapatuko duen lehen herria, 03:07an.

Gaurkoan herri hauetatik ibiliko da Korrika:

IBILBIDE OSOA: Korrika 22, herriz herri

Apirilak 3, igandea

Lerin 00:34

Lodosa 02:40

Andosilla 04:22

San Adrian 04:48

Azagra 05:18

Cadreita 07:29

Corella 09:42

Cintruenigo 10:19

Tutera 11:45

Alesbes 15:44

Martzilla 16:38

Caparroso 17:29

Zarrakaztelu 19:30

Kaseda 21:53

Gabarderal 22:35

Zangoza 23:01

Ledea 23:40

Apirilak 4, astelehena

Irunberri 00:39

Domeñu 01:18

Nabaskoze 03:07

Burgi 04:45

Erronkari 05:58

Korrikak, orain arte, utzitako irudi ikusgarrienetako batzuk, ondorengo argazki bilduman:

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X