indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra, adingabe bati sexuaren truke dirua eskaini zion gizon batentzat

Epaiak adingabeen galbideratze delitua egotzi dio akusatuari, 2019an Donostian gertatutako eraso batengatik.

Gipuzkoako Auzitegiak bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, Donostian hamaika urteko neskato bati dirua eskaini izanagatik, "muxu edo besarkada baten truke, edo sexuaren truke".

Epaiak adingabeen galbideratze delitua egotzi dio akusatuari. Kartzela zigorraz gain, biktimari hurbiltzea zein harekin hitz egitea debekatu diote, bost urtez. Era berean, bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote, espetxetik ateratzen denerako.

2019ko abuztuaren 18an gertatu zen. Biktimaren amak Donostiako harategi batera bidali zuen alaba, bertan familiaren hurbileko pertsona batek jaso behar baitzuen. Pertsona heldu hori, ordea, atzeratu egin zen, eta hurbileko okindegi batean sartu zen haurra, ordua galdetzera. Bertan lan egiten zuen auzipetuak, eta saltoki barrura igarotzera gonbidatu zuen.

Barruan zegoela, erruztatuak haurrari esan zion "bazirela bikotea zuten neskak, noizbehinka hurbiltzen zitzaizkionak, dirua behar zutenean", eta berak "ematen ziela". Gainera, adierazi zion "inoiz dirurik behar bazuen" beregana jotzeko, eta "muxu edo besarkada baten truke edo sexuaren truke" emango ziola.

Kasuaren epaiaren arabera, epaiketan egindako proba nahikoa izan zen, "zalantzarik gabe", auzipetuak gertakari horiek egin zituela ondorioztatzeko.

Zentzu horretan, ebazpenak adierazten du adingabearen testigantzak "sinesgarritasun subjektiboa" eta "objektiboa" dituela, eta "leporatzean" egonkor mantendu dela. Hori dela eta, ebazpenak galbideratze delitu baten erantzuletzat jo du auzipetua.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X