EAEko herritarren % 68k baino gehiagok diote kontsumo eta erosketa-ohitura iraunkorrak dituztela
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 68,2k ingurumena kontuan hartzen dute erosteko eta kontsumitzeko ohituretan, nahiz eta horrek erosotasun batzuk alde batera uztea ekarri.
Ondorio horiek Enfokamer Merkataritzaren Euskal Behatokiak egindako "Euskal herritarrak eta iraunkortasuna" azterlanean jasotzen dira, eta astelehen honetan argitaratu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.
Lan horrek erakusten duenez, herritarren erdiak baino gehiago saiatzen dira ingurumen-jasangarritasunarekin bateragarriak diren kontsumo-ohiturak izaten, eta, gainera, arlo horretan zenbat eta kontzientziazio edo kezka handiagoa izan, orduan eta pisu handiagoa du balio horrek herritarren erosketa-erabakietan. Izan ere, gehienek uste dute ingurumena babestu behar dela, betiere kostuak gehiegizkoak ez badira edo herritarrei helarazten ez bazaizkie. Gainera, inkestatuen ia erdiek uste dute ingurumenaren kontserbazioaren defentsa beharrezkoa dela, nahiz eta kostu handiak izan.
Galdetutakoen % 44,2k diote elikagaiak erosten dituenean beti eramaten dituztela poltsak, behar baino gehiago ez kontsumitzeko, eta % 43,4k janaria alferrik galtzea saihesten dute beti.
Herritarren % 87,6ren ustez, tokiko merkataritza txikia ekonomiaren funtsezko zati bat da, eta gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunari laguntzen dion eragile nagusietako bat izan beharko luke.
Nabarmentzekoa da, halaber, herritarren % 63,5ek adierazi dutela erabilera bakarreko plastikoak ezabatzea eta poltsa berrerabilgarriak erabiltzea izan beharko litzatekeela euskal tokiko merkataritzak landu beharko lukeen helburu edo konpromiso nagusia.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda