Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor gidari bat hilda aurkitu dute Zubietan, amildegi batetik behera erorita

Restos de la moto en el fondo del barranco. Imagen obtenida de un vídeo de EITB Media.
18:00 - 20:00
Motor gidari bat hilda aurkitu dute Zubietan, amildegi batetik behera erorita
Gidaria motorrean buelta bat ematera atera zen astearte arratsaldean, eta etxera itzuli ez zenez, familiak desagerpena salatu zuen. Azkenik, gorpua goizaldean aurkitu dute, NA-170 errepidearen inguruan, Zubieta parean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako ikastolek itunak murrizteko erabakia zuzentzeko eskatu diote Foru Gobernuari

Nafarroako ikastolen komunitateak lurraldeko 15 ikastoletatik 8ri itunak murrizteko hartutako erabakia zuzentzeko eskatu dio Foru Gobernuari asteazken honetan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean egindako mobilizazio batean. Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolak elkarteko presidenteak deitoratu du erabaki horrek "min handia" egiten diola "gure sareari", eta "berdintasuna" eskatu du: "Guztientzako irizpide berak aplikatzea eskatzen dugu, bereizketarik ez egotea eta euskarak lekurik ez galtzea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X