Ia bost emakumeri diagnostikatzen diote bularreko minbizia egunero Euskadin
Urtero 1.600-1.800 pertsona ingururi diagnostikatzen diote bularreko minbizia Euskadin, alegia, ia egunean 5 tarte horren zenbaki altuena aintzat hartuta. Hala adierazi dute gaur, osteguna, GEICAM Taldeko Bularreko Minbiziaren Ikerketa Taldeak aurten Donostian antolatutako 14. Nazioarteko Sinposioan.
Hala, gaixotasunak eragindako egoerari aurre egiteko konponbidea bi bide paralelotan oinarritu behar da: diagnostiko goiztiarra eta ikerketa.
Hiriburu gipuzkoarrean egiten ari diren topagunean azaldu dutenez, tumore mota horri lotutako heriotza-tasa % 1 inguru jaisten da urtez urte, eta minbizi mota hori dutenen % 80tik gora bizirik irautea lortzen dute gaur gaurkoz, diagnostikoa egin eta 5 urtera. Hala adierazi du Ander Urruticoechea GEICAMeko presidente orde, sinposioaren koordinatzaile zientifiko eta Gipuzkoako Minbiziaren Kudeaketa Unitatearen (OSI Donostialdea-Onkologikoa – Osakidetza) mediku onkologoak, ikerketa taldeak hedabideei igorritako ohar batean zabaldu duenez.
Covid-19ak eragindako pandemiak eragin positiboa izan du gaixotasunari eta horri aurre egiteko tratamenduei buruzko ezagutzan, GEICAM bezalako ikerketa talde kooperatiboen ikerketa independenteak bultzada jaso baitu gizarteak duen pertzepzioari dagokionez.
"Esate baterako, Gipuzkoan bizitza-urte potentzialak galtzea eragin duen arrazoi nagusia, azken urteetako datuen arabera, bularreko minbizia izan da, eta hau hala izan da 60 urte inguru duten pertsonei eragiten dielako, alegia, pertsona gazteei", esan du Urruticoecheak.
Hau horrela izanda, gaixoek jasandako kalteak arintzeko, gaineratu duenez, "bularreko minbiziko emaitzak hobetu behar ditugu, eta ikertu zelan hobetu daitekeen diagnostikoa egiteko orduan eta zelan eman tratamendu hobeagoa gaixoei, ekartzen duen zama sozial ikaragarria arintzeko".
Halere, bularreko minbizia jasaten duten gaixoen pronostikoa asko hobetu da azken urteetan, geroz eta diagnostiko goiztiarragoak egin direlako, tumore zehatzei zuzendutako terapiak aplikatu direlako, kimioterapia beharko ez duten gaixoak identifikatu direlako, eta tratamenduak ez direlako lehen bezain toxikoak izan.
GEICAMeko presidente ordearekin bat eginez, sinposioaren beste koordinatzaileetako batek, Isabel Alvarez Lopez doktore, GEICAMeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Gipuzkoako Minbiziaren Kudeaketa Unitatearen kideak nabarmendu ditu bularreko minbiziaren esparruan izandako aurrerapausoak, bai gaixotasuna lokalizatuta dagoenean (aurretiazkoa) baita aurreratuta dagoenean ere (metastasikoa).
Lehen kasuan, helburu nagusia gaixo bakoitzarentzat ahalik eta emaitzarik onenak lortzea da, elementu toxikoak murriztuta, horretarako ezinbestekoa da gaixoak pertsonalizatu, banan-banakako tratamendua eman, eta zehatzagoak izatea.
Bestalde, "bularreko minbizi metastasikoaren kasuan, ikerketaren helburua sendatzea da, baina hori gure ahalmen eremutik kanpo dago. Lortzen ari gara, bai, hainbat kasutan, gaixotasuna kroniko egitea, bizi kalitate maila onarekin, nahiz eta bide luzea daukagun oraindik egiteko", gaineratu du Alvarez doktoreak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka herritarrek salatu dute Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.