Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita

Erasoa asteburuan jazo zen, Santa Luzia auzoan, eta ustezko erasotzailea astelehenean atxilotu zuten.

Hogei urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, asteburuan sexu eraso bat egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinaraz dutenez.

Atxiloketa astelehenean egin zuten, eta erasoa bezperan jazo zen, Santa Luzia auzoan.

Ertzaintzak ikerketaren berri eman dio dagoeneko Gasteizko goardiako epaitegiari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X