Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hilik topatu dute Bilboko Casilda parkeko banku batean

Atzo gauean gertatu zen. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonak ez zuen kriminalitate-zantzurik. Azken orduetan hirian hilda aurkitu duten bigarren pertsona da; izan ere, beste gorpu bat aurkitu dute gaur goizaldean Bilboko hondakin-zentro batean, hau ere kriminalitate-zantzurik gabe.
Bilboko Casilda Iturrizar parkea. Artxiboko argazkia: Mikel Otxoa
Bilboko Casilda Iturrizar parkea. Artxiboko argazkia: Mikel Otxoa

Gizon bat hilda aurkitu zuten atzo Bilboko Casilda Iturrizar parkeko banku batean, gaua igarotzen zuen lekua. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonak ez zuen kriminalitate-zantzurik.

Herritar batek Ertzaintzari deitu zion esanez pertsona batek denbora zeramala banku batean, manta batekin estalita, mugitu gabe. Bertaratu ziren osasun-langileek baieztatu zuren haren heriotza. Gorpua autopsia egitera bidali badute ere, hasiera batean, Ertzaintzak ez du kriminalitate-zantzurik aurkitu.

Azken orduetan hirian hilda aurkitu duten bigarren pertsona da; izan ere, beste gorpu bat aurkitu dute gaur goizaldean Bilboko hondakin-zentro batean, hau ere kriminalitate-zantzurik gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X