Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da Bilboko Aste Nagusiko kartela hautatzeko lehiaketa

Kartelak aukeratzeko bozketa sistema mistoa izango da. Lehenik, bederatzi kidek osatutako epaimahai batek sei kartel aukeratuko ditu, eta, ondoren, herri bozketa egingo da.
orain-default-image

Bilboko Udalak martxan jarri du 2022ko Aste Nagusia iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa. Hiriak abuztuaren 20an emango dio ongietorria Marijaiari, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta prestaketak hasi dituzte jada.

Aste Nagusiaren 42.edizioa abuztuaren 20tik 28ra izango da, eta lehen urrats gisa, Bilboko Udalak jaiak iragartzeko ohiko kartel lehiaketarako deialdia egin du. Aurten, lehenengo aldiz, lanak udal webgunean aurkeztuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta epea ekainaren 5ean bukatuko da.

Aurkeztutako kartelak inon argitaragabeak izan beharko dira, lelo edo titulu bat izan beharko dute eta, gainera, dibertsitatea baloratuko da, hau da, rolak eta estereotipoak saihestea.

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenik, epaimahai batek kartelen lehen hautaketa egingo du sei kartel aukeratuta. Bederatzi kidek osatuko dute epaimahai hori: diseinu grafikoaren eta komunikazioaren alorreko bost lagun, Udaleko hiru ordezkari eta Bilboko Konpartsen ordezkari bat.

Bigarren fasean, herri bozketa egingo da ekainaren 8tik 15era. Kartel irabazlea ekainaren 20an jakinaraziko dute, eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"

Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X