Eguzkia eta beroa, asteko protagonistak
Eguzki eta bero gogoz dagoenak udarako gero eta gutxiago falta dela sentituko du aste honetan. Astelehenetik asteazkenera arte zerua oskarbi edo laino gutxi batzuekin egongo da eta tenperatura altuak izango dira Euskal Herri osoan. Ostegunetik aurrera lainoak ere agertzen hasiko dira eta astea modu nahasian amai daiteke.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean haizea noraezean ibiliko da, baina hegoaldeko ukituarekin. Horregatik, tenperaturak gora egingo du berriro eta maximoak 23 edo 24 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean brisa sartuko du eta tenperaturaren igoera eten egingo da, kostaldetik hasita. Eguzkia nagusi izango da. Gauean goi-hodeiak ugarituz joango dira eta Pirinioetan bero-hodeiak garatuko dira.
Asteartean giroa eguzkitsua izango da berriro, baina zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Barnealdean hego-haizea izango da nagusi. Egunaren hasieran kostaldean ere hegoaldeko haizea ibiliko da, baina goizean han haizeak ipar-mendebaldera egingo du; gero kantauri bailaretan ere aldatuko da. Tenperatura igoko da ia leku guztietan eta Gasteizen zein Iruñean 27-28 gradura iritsiko dira termometroak. Kostaldean, berriz, 24-25en bueltan geratuko dira.
Asteazkenean bezperako tenperatura izango da berriz ere, baina zerua lainotuago egongo da. Bero egingo du baina eguzkiak ez du horren gogor joko.
Ostegun eta ostiralean, eguzkia eta lainoa tartekatuko dira egun osoan eta tenperaturak behera egingo du, udaberriko balioetan geratuz, hori bai. Baliteke 20-23 ºC ingurukoak izatea.
eitb.eus-en Eguraldiaren iragarpenaren orrian duzue informazio guztia eta Eguraldia saiora ere bidal ditzakezue argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.