Osakidetzak azterketa kardiologikoak egingo ditu bat-bateko heriotzaren arrisku-faktoreak detektatzeko
Osakidetzak azterketa kardiologiko osoa egingo die bat-bateko heriotzagatik hildakoen senideei, hala nahi badute. Osakidetzak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak sinatutako hitzarmenari esker egingo da eta akordio horren bidez, bat-bateko heriotza jasateko arrisku-faktoreak zehazten lagundu nahi da.
Izan ere, bat-bateko heriotza lehen mailako osasun-arazoa da, batez ere bihotzeko gaitzekin lotuta dagoena. Kalkulatzen da heriotza naturalaren ondoriozko heriotzen % 12 bat-batean gertatzen direla, gehienak (% 80) bihotzeko arazoengatik, batez ere 35 urtetik gorakoetan. Adin txikikoen eta gazteen artean, bat-bateko heriotzaren intzidentzia 1-3 kasukoa da urtean 100.000 biztanleko.
Bat-batekoa heriotza naturalaren tipologia bat da, eta denboran nahiz moduan ustekabekoa; sintomen hasieraren eta heriotzaren artea ordubeteko denbora-muga izan ohi du. Bat-bateko heriotza jotzen dira ere, inork ikusi gabeko heriotzak edo lotan zeudela gertatuak, baldin eta norbaitek pertsona horiek hil aurreko orduetan osasun-egoera onean ikusiak direnean. Bihotz-biriketako geldialdiak eta horiek suspertu ostean garuneko heriotzarantz eboluzionatzen dutenak ere kontsideratzen dira bat-bateko heriotza.
Osasun-arazo horri aurre egiteko eta prebentzioan lan egiteko asmoz, bi erakundeen arteko akordio honek azterlan kardiologiko osoa egitea eskaintzen die bat-batean hil diren pertsonen senideei, hala nahi badute. Azterketa horri gehituko litzaioke, kardiologoen irizpidearen edo bat-bateko heriotza eragin duen bihotzeko patologiari buruzko hasierako susmo klinikoaren arabera, beste proba batzuk egiteko aukera ere, hala nola Holterra, erresonantzia magnetikoa edo esfortzu proba.
Gainera, adituek dioten bezala, bihotzeko gaitz horien ehuneko handi batek oinarri genetikoa duela kontuan hartuta, akordioak prebentzioan jartzen du azpimarra, eta hiru belaunalditara arteko ·familia-zuhaitz zehatz" bat egitea eskaintzen du.
Dokumentuan jasotzen den bezala, "ohiko azterketa nekropsikoekin edo autopsiekin diagnostikatu ezin diren gaixotasunak dira", hori dela eta lehen mailako senitartekoei eginiko kateko azterlan horrek eta proba egiten duenaren genetikak aukera eman lezakete heriotza kausa identifikatzeko".
Zuzeneko senideen azterketa genetikoak aukera emango luke, halaber, "tratamendu eta gomendio egokiekin esku hartzeko ondorio ugari identifikatzeko, eta etorkizunean gertaera kardiobaskular berriak saihesteko".
Dokumentuak berariaz aholkatzen du familiak "Osakidetzako Familia Kardiopatien Unitate Klinikoetara bideratu beharko" liratekeela, eta "hautatutako kasuetan, analisi genetiko bat ere jaso beharko lukeela familia-azterlanak".
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.