UDAL ZERGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak izoztu egingo ditu 2023ko udal zergak, ekonomia suspertzeko

Udalak zenbait hobari eta zerga-salbuespen proposatu ditu.

Bilboko Udalak 2023ko udal tasa eta zergak izoztea proposatu du, hiriaren "ekonomia suspertzea bultzatzeko". Zergen izozte horren ondorioz, bi milioi euro gutxiago bilduko ditu Udalak.

Nahiz eta egungo ordenantza fiskalek indarrean jarraitu, Udalak zenbait hobari proposatu ditu, hala nola unibertsitateen eta ikastetxe publikoen obretara edo eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko lanetara zuzendutakoak. Udalak zerga-salbuespen batzuk ere proposatu ditu, besteak beste, hiriko merkataritza elkarteek sektoreari laguntzeko egiten dituzten ekitaldien zergak.

Udalak hirugarren urtez jarraian izoztuko ditu hiriko zergak, 2021ean eta 2022an Covid-19aren inpaktuak eragindako krisiari aurre egiteko egin eta gero, aurten, pandemiaren ondorioei aurre egiteaz gain, Ukrainako gerrak eragindako ondorioei ere aurre egiten laguntzeko hartu baitu erabaki hori.

Ekaineko osoko bilkuran hartuko dute zergak izozteko aukeraren inguruko azken erabakia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X