Eguneko zentro bat ireki dute Bilbon etxerik gabeko pertsonentzat
Bilboko Udalak eguneko zentro bat ireki du etxerik gabeko pertsonentzat. Zentroa Elexabarriko aterpetxean dago, eta horretara kalean bizi diren eta gizarte-zerbitzuekin erlaziorik ez duten pertsonak gerturatu nahi ditu Udalak.
Gunea astelehenetik igandera egongo da zabalik, 10:00etatik 18:00etara, eta 25 pertsona arta ditzake.
Lekua sozializatzeko eta atseden hartzeko gune gisa diseinatuta dago, baina erabiltzaileek beren oinarrizko osasun, elikadura, higiene eta garbitegi beharrak ere bete ditzakete bertan.
Gainera, erabiltzaileek sostengu emozionala eta gizarte eta hezkuntza arloko arreta jasoko dute gizarteratzen laguntzeko. Halaber, etxerik gabeko pertsonen eskubideei, eta eskura ditzaketen gizarte-baliabideei buruzko informazioa ere jasoko dute.
Gizarte langile batek, hiru gizarte hezitzailek eta teknikari soziosanitario batek osatutako taldeak egingo du lan zentroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona erreskatatu dituzte hipotermiak jota Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak uretako motorrekin iritsi ziren Tximistarrira eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak eraman zituzten portura, eta handik ospitalera.
N-634 errepidea ireki dute Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan piztutako suteagatik hainbat orduz itxita egon ostean
Errepidea 08:00ak jo baino apur bat lehenago zabaldu dute. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen. Iurretako Udalak airearen kalitatea neurtuko du gaur, prebentzio-neurri gisa.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.