Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko ikastetxeko aldageletan grabatzeko erabilitako gailua telefono bat zen

Telefono mugikorra Maristak Ikastetxeko nesken aldageletan dagoen zulo batean sartuta zegoen. Batxilergo lehen mailako ikasle batek topatu zuen, belarritako baten piez bat hartzera makurtu zenean.
Imagen del dispositivo encontrado en el vestuario
Aldageletan aurkitutako telefonoaren argazkia. Iturria: EITB MEDIA

Bilboko Maristak ikastetxeko nesken aldagelan grabatzeko erabiltzen zuten gailua telefono mugikor bat zen.

Atzo eman zuten ezagutzera Ertzaintzak ikerketa abiatu duela zentroak berak salaketa jarri ostean, Batxilergo lehen mailako ikasle neska batek telefono mugikor bat topatu ondoren, belarritako baten pieza bat jasotzera makurtu zenean.

Ikastetxetik azaldu dutenez, mugikorra, LG markakoa, zulo batean sartuta zegoen, eta topatu zuen ikasleak zentroko arduradunei jakinarazi zien, eta horiek Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuten.

Halakorik gertatzen den lehen aldia dela ziurtatu dute, eta, gainera, azpimarratu dutenez, ez dakite nork jarri ahal izan duen grabatzeko gailua, baina ez dute uste lankide bat izan denik.

Lugar donde se encontraba escondido el dispositivo. Foto: EITB MEDIA Gailua ezkutatuta egon den lekua. Argazkia: EITB MEDIA

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu