Kongresuak askatasun sexualaren legea onartu du
Espainiako Kongresuak Askatasun Sexualaren Legea onartu du, talde parlamentario gehienen babesarekin. Soilik PPk eta Voxek bozkatu dute ekimenaren aurka; eta CUP abstenitu egin da. Orain testua Senatura eramango dute eta legearen tramitazioak han jarraituko du.
Berdintasun Ministerioak bultzatutako araudi berriaren arabera, pertsona batek sexu-harremanak izateko bere onespena eman duela ulertuko da, soilik, bere borondatea egintzen bidez, argi eta garbi eta askatasunez adierazten duenean. Hau da, "bai bakarrik da bai".
Halaber, legea indarrean sartzen denean, ez da abusuaren eta bortxaketaren arteko bereizketarik egingo.
Horrez gain, prozesu judizialetan biktimei laguntzeko neurriak biltzen ditu, hala nola, erasotzailea aurrez aurre ikustea ekiditeko bermeak edo areto berezietan deklaratzeko aukera.
Ildo berean, sexu-erasoak jasan dituzten 16 urtetik gorako biktimei arreta emateko 24 orduko krisi-zentroak edo adin txikikoentzako etxeak eraikitzea aurreikusten du arauak.
Gainera, aste honetan bertan Espainiako Gobernuak, ERCk, EH Bilduk eta EAJk beste nobedade bat gehitu dute testuan: sexu-erasoak egiten dituzten adin txikikoek derrigorrez parte hartu beharko dute berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko hezkuntza-programetan.
Bestalde, lege-proiektutik kanpo utzi dituzte esplotazio sexualari aurre egiteko neurriak. Berdintasun Ministerioak gai horri heldu zion bere zirriborroan, baina ez zuen adostasun nahikorik lortu.
Hainbat alderdik, tartean EH Bilduk, EAJk eta ERCk, uste du esplotazio sexualaren auziak lege propio bat behar duela, eta ekimen horiek Askatasun Sexualaren Legean sartuz gero, kontra bozkatuko zutela ohartarazi zuten. Gauzak horrela, hausnarketa hori beste baterako utzi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Los Gallardoseko sutea ez da hedatu eta badirudi aurki egonkortzeko modua izango dutela
Haizeak eta hezetasun mailak arnasaldia eman dute eta aukera baliatu dute suhiltzaileek hura kontrolpean hartzen saiatzeko. "Suak ez du aurrera egin gaur", jakinarazi du pozarren Bolaños ministroak.
Gizon bat atxilotu dute Santutxuko meskita batean pintaketak egiteagatik, gorroto-delitua egotzita
Gertakariak 09:30ean jazo dira. Ertzaintzak abisu bat jaso du, ohartaraziz pertsona bat pintaketak egiten ari zela komunitate musulmanaren aurkako gorroto-adierazpenekin.
Jose Escolarren zezenek entzierro arriskutsua osatu dute, eta korrikalari batek adarkada jaso du aurpegian
Taldean atera dira, baina azkenean batzuk atzean geratu eta une arriskutsuak izan dira, baina baita lasterketa ikusgarriak ere. Lehenengo balantzearen arabera, 14 dira zaurituak, eta batek adarkada jaso du aurpegian.
Emakume batek sexu erasoa salatu du bart sanferminetan
Ustezko erasotzailea atxilotuta dago. Gainera, beste hiru salaketa izan dira, ukituengatik. Horietako baten ustezko egilea atxilotu eta espetxera bidali dute, aurrekariak baitzituen. Iruñeko Udalak eraso sexistak gaitzetsi ditu.
Iruñea, jendez lepo, sanferminetako asteburu bakarrean
Txoko guztietako bisitariak bildu ditu sanfermin hauetako asteburu bakarrak. Ostalariek ere jende gehiago nabaritzen dute. Edonola ere, azken urteetan, bisitari gutxixeago etorri den irudipena dute batzuek. Aurtengo sanferminak itogarriak izaten ari dira, ia 40 ºC ingururekin egunero.
Aisialdi zentro bateko begirale batek egindako sexu-erasoak salatu dituzte Tarnosen
Elkarretaratzea egin dute Landetako Tarnos herrian, aisialdi zentroko begirale batek egindako sexu erasoak salatzeko. Sei haur txiki izan dira biktimak, eta beraiei baita familiei ere elkartasuna erakutsi nahi izan diete. Begiralea atxilotu dute, sexu erasoak leporatuta.
Kamioiek Gasteiz hartu dute San Kristobal egunean, ibilgailuak bedeinkatzeko
San Kristobal jaiak Arabako Garraio Elkarteko garraiolariak bildu ditu larunbat honetan. Ekitaldian, kamioien ohiko desfilea eta ibilgailuen bedeinkapena izan dira protagonista. Horrela eman diete amaiera auzoko ospakizunei.
Zuiako Udalak ur mozketak egingo ditu gauez hornidura bermatzeko
Mozketa 22:00etatik 08:00etara dago indarrean, atzotik. Gainera, udal igerilekuetako dutxak erabiltzea debekatuta egongo da aurrerantzean.
Beroagatik ezarritako alerta abisu horira jaitsi dute EAEn; Nafarroa erdialdean eta Iparraldean alerta mailari eutsiko diote
Arabak alertapean jarraituko du baso sute arriskuagatik. Abisu maila gorabehera, sargori egiten jarraituko du: maximoak 30 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 37-38 ºC-koak, barnealdean. Astelehenean behera egingo dute tenperaturek.
Ezkaraiko sutea egonkortu dute, 115 hektarea inguru kiskali ostean
Dirudienez, Ayabarrena herrixkako sutea ostegunean piztu zen, ekaitzean botatako tximista baten eraginez.