TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-15 autobidea berriro ireki dute dute Castejonen, kamioi batek istripuagatik itxita izan ostean

Trafikoa N-113 errepidetik bideratu dute tarte batez, Tuterarako noranzkoan. Kamioi gidaria onik atera da.
Istripua izan duen kamioia errepidean gurutzatuta gelditu da
Istripua izan duen kamioia errepidean gurutzatuta gelditu da. Argazkia: @policiaforal_na

AP-15 errepidea itxi behar izan dute Castejonen, Tuterarako noranzkoan, kamioi bat errepidean gurutzatuta gelditu delako.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, trafikoa N-113 errepidetik desbideratu dute. Dagoeneko ireki dute errepidea, eta normaltasuna itzuli da autobidera.

Kamioi gidaria onik atera da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi