HONDORATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionaleko epaileak pasaportea kendu dio 'Villa de Pitanxo' ontziko patroiari

Juan Padin patroiak 15 egunean behin sinatzera joan beharko du epaitegira. Arduragabekeriazko homizidioa leporatzen diote, Ternuako uretan gertatutako 21 marinelen heriotzarengatik. Patroiaren eta horren ilobaren kontakizuna ez dator bat istriputik bizirik irten zen hirugarrenaren bertsioarekin.
El pesquero Villa de Pitanxo, en una imagen de archivo. Foto: EFE
Ternuako uretan otsailean hondoratu zen 'Villa de Pitanxo' ontzia. Artxiboko argazkia: EFE

Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontziaren hondoratzea ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak pasaportea erretiratu dio Juan Padin patroiari, eta 15 egunean behin sinatzera joan beharko du epaitegira.

Otsailaren 15ean Ternuako uretan (Kanada) gertatutako hondoratzetik bizirik irten ziren hiru pertsonek deklaratu zuten atzo Auzitegi Nazionalean. Juan Padin patroiak inputatu gisa egin zuen, arduragabekeriazko 21 homizidio leporatuta; Eduardo Rial ilobak eta Samuel Kwesi marinelak, ostera, lekuko gisa.

Patroiaren eta horren ilobaren kontakizuna ez dator bat marinelak emandako bertsioarekin. Juan Padinek orain arteko bertsioa berretsi du epailearen aurrean, hots, ekaitzaren erdia motorra gelditu, ontzia okertu eta hondoratu egin zela. Marinelei uretako salbamendu trajeak janzteko agindu ziela ere esan zuen. Ilobak bertsio hori babestu du.

Samuel Kwesi marinelak, ordea, kontatu du sareak jasotzeko tresna hondatu zela. Orduan, tresnak askatzeko eskatu ziotela kapitainari, baina ez zuela kasurik egin eta azkenean motorra gelditu eta arrantza-ontzia hondoratu egin zela. Gainera, patroiak esandakoaren kontra, ukatu egin zuen salbamendu trajeak janzteko agindua jaso zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X