GENERO BERDINTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakundek zahartzaro askea eta estereotiporik gabea aldarrikatu du

Asteazken honetan izan den "Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen" jardunaldiak emakumeen zahartzaroari buruzko estereotipoak gainditzea du helburu.
Izaskun Landaida y Beatriz Artolazabal en la jornada. Foto: Irekia.
Izaskun Landaida eta Beatriz Artolazabal, jardunaldian. Argazkia Irekia.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hasiera eman dio "Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen" Emakundek antolatutako jardunaldiari. Horren helburua da, sailburuak azaldu duenez, emakumeen zahartzaroari buruzko diskurtso gutxiesgarri eta estereotipatuak gainditzea, eta adineko emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena eta ondarea aitortzea.

Artolazabalek azpimarratu du beharrezkoa dela zahartzaroa berrizendatzea eta zahartzaroari buruzko narratibak genero ikuspegi batetik lantzea. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, bere aldetik, nabarmendu du adineko emakumeen jakintzak belaunaldi berriei transmititzeak duen garrantzia.

Landaidak gaineratu du "emakumeen ahalduntze indibidual, sozial eta politikoa Emakunderen jardueraren ardatzetako bat" izan dela sortu zenetik, genero-ikuspegia txertatzearekin batera.

Halaber, jardunaldian Anna Freixas Farre gerontologo feminista eta Mariquita Vazquez Albertino Zahartze Osasungarrirako Emakumeen Elkarteko (AMES) presidentea izan dira. Azken horrek aldarrikatu du adineko emakumeak aktiboak eta gizarteko protagonistak direla.

Albiste gehiago gizartea

Araba Euskaraz 2026 Amurrio aurkezpena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Araba euskaraz jaia Amurrion egingo da, ekainaren 14an

Amurrioko Aresketa ikastola laguntzeko egingo da datorren urteko Araba Euskaraz jaia, "Taupadak berpiztu!" lelopean. Logotipoa, berriz, bihotz baten erdira doan txinparta da. Azken lau urteetan Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatu dute Araba Euskaraz jaia Gasteizko Olarizu parkean. 2026ko edizioari begira, bi berritasun nagusi daude: batetik, Amurrion ospatuko da, ez Olarizun; bestetik, jaiaren antolakuntzaren pisurik handiena Aresketa ikastolak hartuko du bere gain, nahiz eta Arabako gainerako zazpi ikastolek ere lagundu. 

MADRID (ESPAÑA), 09/10/2025.- La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz durante un desayuno informativo este jueves en Madrid. EFE/ Zipi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Senideen heriotzagatiko baimena 10 egunera arte luzatuko dutela iragarri du Diazek

Halaber, iragarri du zainketa aringarriak jasotzen ari diren senideak zaintzeko baimena ere izango dela. Diazen hitzetan, produktibitateari dagokionez, Espainiako Estatuko arazoetako bat da jendeak lan egin behar duela nahiz eta egoera lanerako desegokia izan. "Ama lurperatzen duelako edo semea zaindu behar duelako lanera ez doanaren kasua ezin da absentismotzat jo", azpimarratu du.

Gehiago kargatu