Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

23 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Biktima osasun zentro batean artatu behar izan dute.
Sexu erasoen aurkako pankarta. Artxiboko argazkia: EITB Media
Sexu erasoen aurkako pankarta. Artxiboko argazkia: EITB Media

Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du ostiral honetan Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, goizaldean emakume bat Ertzaintzaren patruila batengana gerturatu da, lagun bati sexu erasoa egin diotela salatzeko.

Horren ondoren, agenteek erasoaren ustezko egilea topatu, eta atxilotu egin dute.

Biktima osasun zentro batera eraman behar izan zuten, eta gizonezkoa polizia-etxean dago, epailearenera noiz eramango zain.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X