eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroa eta ezegonkortasuna nagusi, asteburu honetan

Tenperatura maximoak altuak izango dira oro har, baina hodeiak lagun izango ditugu asteburu osoan, eta amaierarako trumoi-ekaitzak ere utz ditzakete.
Hodeiak eta eguzkia, Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta
Hodeiak eta eguzkia, Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta

Asteburu honetan, uda hurbilago sentituko dugu Euskal Herri osoan, barnealdean batik bat, giroa bero mantenduko baita tenperatura altuenetan. Hala ere, hodeiak eta trumoi-ekaitzak espero dira han-hemenka, eta egun ezegonkorrak izan daitezke.

Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, ostiralean baino hodei gehiago espero dira larunbaterako, ipar partean batez ere, eta arratsaldean ezegonkortasuna areagotuz joango da. Kantauri isurialdean haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da, eta zerua lainotuta agertuko da behe-hodeiekin. Goizean goiz zirimiria ere egin dezake han-hemenka, baina gainerako lekuetan behe-laino batzuekin argituko du egunak.

Eguerdi partean, ordea, ostarteak gailenduko dira orokorrean, hegoaldean batik bat, eta tenperatura maximoak 25-30 ºC-ren artean kokatuko dira; kostaldean ez dira 25 ºC-ra iritsiko. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa ezegonkortuko da eta baliteke trumoi-ekaitzak jotzea, batez ere gauean. Zenbait lekutan zaparrada mardulak bota ditzake, haize-bolada gogorrekin.

Igandean, giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goizaldean han-hemenka trumoi-ekaitzak jo dezake. Goizak aurrera egin ahala, ordea, ostarteak irekitzen joango dira eta arratsaldeko lehen orduak nahiko argiak izango dira. Baliteke tenperatura maximoak larunbatean baino zertxobait gehiago igotzea, eta barnealdeko leku askotan 30 ºC-ra gerturatuko dira beroenak.

Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, berriro ere giroa ezegonkortu, eta zenbait lekutan ekaitzak gogor jo dezake.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X