Berdintasunerako Herri Ituna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar konpromisoren bidez berdintasunerako aurrerapausoak "bizkortzeko" ituna aurkeztu dute

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela 'Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko biziten aldeko Herri Ituna' aurkeztu da. Itun hori Emakundek 'Generation Equality' ekimen globalaren esparruan bultzatutako prozesu baten emaitza da.
Herri itunaren aurkezpena Bilboko Azkuna Zentroan. Irudia: EITB Media
Herri itunaren aurkezpena Bilboko Azkuna Zentroan. Irudia: EITB Media

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela 'Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko biziten aldeko Herri Ituna' aurkeztu da. Itun hori Emakundek 'Generation Equality' ekimen globalaren esparruan bultzatutako prozesu baten emaitza da. Honetan Euskadiko ehun bat eragile sozial, ekonomiko eta politikok hartu dute parte. Bilboko Azkuna Zentroan egin dute ekitaldia.

Itunaren helburua da Euskadin emakume eta gizonen berdintasunerako aurrerapausoak "bizkortzea", ekitaldian aurkeztu diren hamar konpromisoren bidez:

-Justizia ekonomikoa: lana, arrakala soldatan eta pentsioetan, enpresen konpromisoa berdintasunerako bidean, etab.

-Emakumeen eta neskatoen ahalduntzea: erabakiak informazioarekin eta askatasunez hartzea, bizitzako esparru guztietan parte hartzea,

sexu-heziketa holistikoa, etab.

-Emakumeen kontrako indarkeria matxista: araudia garatzea, koordinazioa hobetzea, indarkeria matxista saihestea, etab.

-Haurtzaroa eta nerabezaroa: Oso txikitatik berdintasunari buruz ikastea, hezkidetza, berdintasunerako belaunaldien arteko.

elkarrizketa bultzatzea, etab.

-Zaintzak: zaintzaren garrantzia bizitzari eusteko, banaketa, sektorea duin bihurtzea, etab.

-Gizonen papera eta garrantzia: Gizonen parte-hartzea berdintasunerako bidean, maskulinitatearen eredu tradizionala zalantzan jartzea, etab.

-Trantsizio ekologikoa: Energia-eredu jasangarri eta bidezkoa, desberdintasunak handituko ez dituena, emakumeentzako ekonomia "berdea", informazioa pertsona guztientzat eskuragarri, etab.

-Eraldaketa digitala: emakumeen presentzia handiagoa STEAM ezagutza-esparruan, emakumeen lidergoa teknologian, teknologia digitalak berdintasunari mesede egiteko erabiltzea, etab.

-Emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak: emakumeen eta feminismoaren papera Euskadin berdintasunerantz aurrera egiteko bidean, intersekzionalitatea, emakumeen elkarte, talde eta sareei laguntzea, etab.

-Gobernu ona: ikerkuntza, berdintasunera bideratutako baliabideak, kontu ematea, politika guztietan generoaren zeharkakotasuna, etab.

Itunaren helburuak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00

Itunarekin bat egitea eskatu dio lehendakariak euskal gizarte osoari. Ekimenari babesa adierazteko bidea webgunean dute.

Iñigo Urkulluk ekimenean parte hartu duten eragileen inplikazioa eskertu du. Lehendakariaren hitzetan, Euskadik "etorkizunari begiratzen dio", "hurrengo belaunaldientzako mundu hobe bat" irudikatzen duen itun baten bidez.

Buruzagiaren ahotan, ituna eta berdintasun lege berria, "herrialde aurreratuenen mailan kokatuko gaituzten" tresnak dira.

Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak bideo baten azaldu duenez, ituna sortzeko prozesuan 38 lantaldek eta 450 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.

Belaunaldi arteko transmisioan sinesten duen ituna dela azpimarratu du sailburuak. "Euskal gazteriari berdintasunaren ondarea transmitituko diogula uste dugu; gazteriak bere eskubideak nola eraiki diren ulertu eta ikasi behar du, garatzeko konpromisoa har dezan", adierazi du.

Berdintasun sailburuak bideo baten bidez parte hartu behar izan du zeremonian; izan ere, bere agenda bertan behera utzi behar izan zuen aste honetan, covid19an positibo eman ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X