BERO-BOLADA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin ekaineko tenperatura maximoen markak hautsi ditu

Bero-boladak 35 ºC-tik gorako balioak utzi ditu lau egunetan jarrian barnealdeko zenbait lekutan. Oletan (Amoroto), Añarben (Oiartzun) eta Santa Klaran (Donostia) mende honetako tenperatura maximoen urteko errekorrak gainditu dituzte.
Leku askotan tenperatura maximoek 40 ºC gainditu zituzten. EITB Mediaren bideo bateko argazkia.
Leku askotan tenperatura maximoek 40 ºC gainditu zituzten. EITB Mediaren bideo bateko argazkia.

Euskalmetek bero-bolada honetan erregistratu dituen tenperatura maximoek nabarmen gainditu dituzte ekaineko aurreko errekorrak. Bizkaiko eta Gipuzkoako estazio batzuk mende honetan erregistratutako urteko tenperatura maximo absolutuetara iritsi dira.

Bero-boladak 35 ºC-tik gorako balioak utzi ditu lau egunetan jarrian barnealdeko zenbait lekutan, eta bi gau tropikal Euskadin.

Ekainaren 18an Bizkaiko, Gipuzkoako eta Araba iparraldeko leku askotan erregistratutako tenperatura maximoak 40 gradura heldu ziren, baita 42ra ere Euskalmeten sareko zazpi estaziotan. Gardeako estazioan (42,4 ºC), Orozkon  (41,9 ºC) eta Behobian (42,2 ºC) aurreko markak gradu batean baino gehiagoan gainditu dituzte.

Aldi berean, Bizkaiko eta Gipuzkoako estazio batzuetan erregistratutako balioek mende honetako tenperatura maximoen urteko errekorrak gainditu dituzte; adibidez, Oletan (Amoroto) 42,2 ºC, Añarben (Oiartzun) 41,5 ºC edo Santa Klaran (Donostia) 40,2 ºC.

Euskalmeten arabera, tenperatura minimoak ere altuak izan dira. Horrela, bi gautan jarraian balioak ez ziren 18-22 ºC-tik jaitsi. Tenperatura minimo altuenei dagokienez, Paganoseko (Guardia) estazioak 22 ºC neurtu zituen, eta Zorrotzan (Bilbo) 21,8 ºC izan zen tenperatura minimoa. Bi balioak hilaren 17an erregistratu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion haren bikoteak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X