Hiru opor-ontzi heldu dira gaur Bilboko Portura 5.000 turistarekin
Hiru opor-ontzi heldu dira gaur Bilboko Portura, barruan 5.000 bat turista zituztela. Bidaiari gehienak Erresuma Batukoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak (AEB) dira, eta, horiekin batera, tripulazioko 3.000 pertsona bidaiatzen ziren, Bilboko Portuko Agintaritzak jakinarazi duenez.
Esan bezala, hiru dira porturatutako ontziak: 330 metro luze dituen Enchanted Princess (Carnival taldea), 221 metroko Seabourn Ovation (Seabourn konpainia, Carnival taldea) eta 332 metro luzeko MSC Virtuosa (MSC Cruceros). Azken horrek apirilaren 27an Getxon egin zuen lehen eskala (han dago bidaiari-ontzien portua), eta berriro itzuli da orain. Ondoren ere, ekainaren 28an eta urriaren 19an, etorriko da.
Arroxelako, Bordeleko (Frantzia) eta Gijongo (Espainia) portuetatik irtendako ontziak 07:00 edo 08:00ak aldera heldu dira Getxora. Arratsaldean aterako dira berriro (16:00-18:00); horietako batek Hendaia (Ipar Euskal Herria) du helmuga, eta, beste biek, Coruña (Espainia).
Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi inguru hartuko ditu aurten. Denboraldia hasi zenetik, apiriletik, 32 iritsi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Telebistaren etorkizuna, ataka larrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.
Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"
Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.
Emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripuan
Biktima Lesakakoa da. Gainera, bi pertsona zauritu dira, eta Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.
Gripeagatik ospitaleratuta daudenen kopurua iaz baino bost aldiz handiagoa da EAEn
Osakidetzak eta Osasun Sailak txertaketaren garrantzia azpimarratu dute arnas gaixotasunen prebentzio gisa, eta "erne egoteko" eskatu dute Eguberrietara begira.
Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte
Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.
Barnahus, sexu-abusuen biktima izan diren adingabeei arreta integrala emateko EAEko lehen zerbitzua
Arreta "homogeneoa eta koordinatua" emango zaie Barnahus etxean sexu-indarkeria pairatu duten haur eta nerabeei; espazio bakarrean jasoko dituzte osasun, hezkuntza, gizarte, polizia eta justizia zerbitzuak.
EAEko Auzitegi Nagusiak 88 urtera igo dio kartzela zigorra 11 adingaberi sexu-abusuak egiteagatik zigortutako Hondarribiko surf monitoreari
Gipuzkoako Auzitegiak 71 urte, 5 hilabete eta 9 eguneko kartzela ezarri zion, eta, hortaz, 17 urte gehituko zaizkio. Dena den, epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, kirol-klub bateko garagardo txorrota irekita utzi eta 450 litro alferrik galdu direlako
Gauez gertatu zen, ostalaritza-establezimendua itxita zegoela. Poliziak jakinarazi duenez, ustezko egilea bertan sartu zen eta garagardo-zisterna bateko txorrotari eragin zion, baimenik gabe.
EAEko emakumezko erizainen ia erdiek diote komentario sexistak jasan dituztela
Euskadiko emakumezko erizain eta fisioterapeuten ia erdiek iruzkin iraingarriak jasan dituzte, SATSE Erizainen Sindikatuak egindako inkesta baten arabera. Kasuen % 85 baino gehiago ez dira salatzen. Ikerketa Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna berehala izango dela eta eman ezagutzera.
Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.