eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodeitsu eta fresko dator ekaineko azken astea

Udaberri itxurako udako egunekin jarraituko dugu aste honetan, eguzkia ikusteko aukerarik ere izango den arren.
Ostarteak, Azkoitian. Artxiboko argazkia: Andoni Martin Gonzalez
Ostarteak, Azkoitian. Artxiboko argazkia: Andoni Martin Gonzalez

Udako bigarren astea, ekaineko azkena, aurreko egunetako giro goibel samarrarekin abiatuko dugu, baina hainbeste euririk gabe. Asteartetik aurrera ugaritu egingo dira ostarteak, eta astearen amaiera partera berriro okertu liteke eguraldia.

Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenaren lehenengo partean, zerua lainotuta egongo da, batez ere, iparraldean; bertan, tarteka euria egingo du, bereziki ekialdean.

Arratsaldean jasotzeko joera hartuko du eguraldiak. Atertzera egin eta ostarteak zabalduz joango dira, barnealdean bereziki. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Tenperaturan ez da ia gorabeherarik izango, beraz, freskotik jarraituko dugu.

Asteartean, epeltzera egingo du, eta eguraldi eguzkitsua izango dugu bueltan. Tenperatura maximoak asko igoko dira, eta, toki askotan, 25 ºCren bueltan izango dira. Zeruan behe-hodei batzuk geratuko dira goizaldean eta goizean goiz, ipar partean bereziki, gerora desagertuz.

Gainontzekoan, zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Haizeak ekialdetik eta ipar-ekialdetik joko du.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X