Hil egin da Bergaran larri zauritako motor gidaria
Asteazkenean Bergaran izandako zirkulazio istripuan oso larri zauritu zen 21 urteko motor gidaria hil egin da Donostia Ospitalean, Segurtasun Sailak ostegunean jakitera eman duenez.
Ezbeharra asteazkeneko 12:35ean jazo zen. Biktima Kawasaki ZR motor bat ari zen gidatzen, eta talka egin zuen Iveco Daily 3010 furgoneta batekin, Maltzagarako noranzkoan zihoazela.
Bertaratutako larrialdi zerbitzuek zauritua artatu zuten, eta oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.
Albiste gehiago gizartea
Beroari egotz dakizkiokeen 26 heriotza izan dira Euskadin abuztuan
Udan dagoeneko 65 heriotza zenbatu dira gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik.
86 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Zumaiako itsasadarrean
Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute autopsia egiteko.
Emakume bat hil da A-12 errepidean, Torres del Rion
Emakumearen ibilgailua bide bazterrean zegoen, eta kamioiak talka egin du haren aurka.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe baten aurrean genitalak erakusteagatik
Bikote baten eta adingabe baten aurrean "bere alderdi intimoak erakusteagatik eta astintzeagatik" eta iruzkin lizunak egiteagatik atxilotu zuten.
EAEko berrogeita hamar suhiltzaile baino gehiago Gaztela eta Leonera joan dira, baso-suteak kontrolatzen laguntzeko
Zehazki, Gaztela eta Leongo Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ondoren hartu da neurria. Hala, bat egin dute suteak itzaltzen laguntzeko berriki bidalitako helikopteroarekin.
Etxeko espetxealdia agindu dute Zizur Nagusian ustez emaztea hil zuen 85 urteko gizonarentzat
Auzitegiak ez du ihes-arriskurik ikusten, ezta frogak deuseztatzekoa ere, eta gainera ezagutza funtzioak kaltetuta dituela ebatzi du. Pultsera telematikoa jantzi beharko du, eta seme-alabek erabakiko dute zein etxetan biziko den.
Ia bi kilometroko auto-ilarak Txorierrin, Sondikatik Gurutzetara bidean, istripu baten ondorioz
Bestalde, A-15ean normaltasunera itzuli da zirkulazioa Hernanin. Aian, bi autok talka egin dute Zarautzerako noranzkoan, eta auto-ilarak daude. Zizurren, berriz, bost pertsona zauritu dira, tartean bi adingabe, goizaldean izandako istripu batean.
Faltzesko piloiko bigarren entzierroa, azkarra eta zirraragarria
Jose Maria Goñiren ganadutegia izan da protagonista Faltzesko bigarren entzierro honetan. Goizeko 09:00etan suizidia jotzearekin bat eman zaio hasiera etzierroari. Azkarra izan da, eta zauritu bat utzi du, anbulantzian ospitalera eraman dutena.
Juan Mari Aburto: "Txurdinagako eszenatokia prest zegoen eta Abandoibarrakoa ez, eta ez dut ikusten arrazoirik"
Bilboko alkatearen arabera, kontratatutako enpresak ez zuen bere lana bete, "denbora oso txarto kudeatu zuen", eta, ondorioz, lehen eguneko kontzertuak (Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren) bertan behera gelditu ziren Abandoibarran. Arazoak konponduta, igandeko kontzertuak normaltasunez eskaini ahal izan zituzten.
Hamaika lagun atxilotu dituzte igandean Bilboko Aste Nagusian, horietako bi indarkeria matxistagatik
Delitu gehienak San Nikolas inguruan eta Zazpikaleetan gertatu dira, eta lapurretekin eta desobedientziarekin lotuta zeuden.