Osasun langileek eta Aviron errugbi taldeko kideek emango diete aurten hasiera Baionako jaiei
Inoizko gogorik bizienaz itzuliko da festa giroa Baionako kaleetara, izan ere, pandemiak bi urtez jaia galarazi ostean, arropa zuri eta zapi gorriz beteko dira Lapurdiko hiriburuko txoko guztiak uztailaren 27tik 31ra.
Hilaren 27an 20:00etan hasiko da festen irekiera ekitaldia, danbor hotsekin hartuko dute Askatasunaren plazan Leon erregea, hura udaletxeko balkoira ateratzean. Aurten laguntzaileak ere izango ditu hiriko giltzak botatzeko ekitaldian, izan ere, pandemian egindako lanari aitorpen gisa, balkoian izango dira osasun langileak.
Baina, aurten festak bereziak badira, ez da bi urteren ostean itzultzen direlako soilik. Izan ere, aurten 90 urte beteko dituzte Baionako Bestek eta, hain zuzen ere, 1932ko uztailean festak aurrenekoz antolatu zituzten Aviron errugbi taldeko egungo kideak ere balkoian izango dira, urteurrenagatik ez ezik, baita Frantziako errugbi txapelketako maila gorenera igo direlako ere.
Hala, hasiera emango diote uztailaren 31ko gauerdira arteko programazio indartsu eta koloretsuari. Besteak beste, Leon erregearen iratzartzeak, haurrentzako emanaldiak, herri kirolak, zezenketa eta bigantxak izango dira jendearen gozagarri, eta musika izango da, aurten ere, protagonista nagusia. Dozenaka emanaldi, 75 musika talde eta milatik gora musikari ariko dira bost egunez Baionan. Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa.
Jean Rene Etchegaray hiriko alkateak aurkezpenean azaldu duenez, ahalegin berezia egingo da festetan segurtasuna bermatzeko, eta polizia eta zaintza zerbitzuak indartuko dituzte. Era berean, garbitasunari ere garrantzia eman nahi diote eta dutxa eta komun publiko ugari jarriko dituzte hirian zehar helburu horretarako.
Aurten ere ordainpekoak izango dira festak, eta kanpotarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte larunbatean eta igandean hirira sartzeko. Hala, besteak beste, segurtasun dispositiboagatik Estatuak kobratzen duenari aurre egin ahal izango zaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.