Sutea, Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat osasun-zentro batera eraman dute Donostian, Egian izandako sute batean kea arnasteagatik

Sutea 4:50ean piztu da Ametzagaña kalean, 59. zenbakiko etxabeetako lokal batean; kalte handiak izan dira bertan. Karmengo Andre Maria kaleko 58. zenbakia eta Txondorra Elkarteak ere jasan dituzte kalteak.

Emakume bat osasun-zentro batera eraman dute astearte honetan Donostiako Egia auzoko lokal batean izandako suteagatik, Udalak jakitera eman duenez. Sutea 4:50ean piztu da Ametzagaña kalean, 59. zenbakiko etxabeetan, eta lokalean kalte handiak izan dira. Karmengo Andre Maria kaleko 58. zenbakia eta Txondorra Elkarteak ere jasan dituzte kalteak.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta, hasieran, eraikina husteko agindua eman dute (bost solairu ditu Ametzagaña kaleko 59. Zenbakiak); hori bai, bizilagunek aukera izan dute etxera bueltatzeko, handik gutxira.

Hala, emakume batek kea arnastu du, eta anbulantziaz eraman dute osasun-zentro batera.

Donostiako Udalak zehaztu duenez, lehen hipotesiaren arabera, arazo elektriko batek eragin omen du sua, baina ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X