Alerta meteorologikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak alerta ezarri du Araban baso-suteen arriskua tarteko

Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak baso-suteetarako planaren alerta fasea jarri du indarrean, gaurko 39 ºC-ko maximoak espero baitira Arabako hainbat lekutan.
Mendiolan (Araba) azken orduetan piztutako sutearen irudia.
Mendiolan (Araba) azken orduetan piztutako sutearen irudia. Argazkia: SOS Deiak

Eusko Jaurlaritzak Baso-Suteetarako Plan Bereziaren alerta fasea ezarri du Araban, egunotarako lurralde horretan espero diren tenperatura altuak tarteko. 

Planak bi fase ditu: alerta eta larrialdikoa. Lehen fase horretan honakoa aurreikusten du planak: batetik, "egoeraren etengabeko jarraipena" egitea, eta bestetik, "garrantzizkoa izan daitekeen informazioa komunikatzea, jarduten dabiltzan zerbitzuei zein herritarrei". 

Euskadi bete-betean harrapatu duen azken beroaldi honetan, hainbat sute egon dira Araban dagoeneko. Mendiolan piztutakoaren ondorioz, esaterako, etxebizitza bat hustu behar izan zuten atzo. Astelehenean, berriz, Garaioko urtegitik gertu egon ziren sugarrak, eta ondorioz, bertara eguzkia eta bainua hartzera joandako ehunka lagun aterarazi behar izan zituzten. 

Araba erdialdea eta Ebro ondoko eskualdea alerta laranjan daude gaur, muturreko tenperatura oso altuengatik eta baso-suteen arriskuagatik. Euskalmeten iragarpenaren arabera, termometroak 39 ºC-ra igoko dira Arabako Errioxan eta 37 ºC-ra iragate zona (Gasteiz ere tartean). Bero errea izango dugu bihar eta etzi, baina alerta Ebro ondoko eskualdean bakarrik egongo da indarrean bi egunetan (Arabako gainerako tokietan abisu horia ezarri dute). 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X