Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor gidari bat hil da Sunbillan kamioi baten kontra talka egin ondoren

Kamioiaren gidaria atxilotu dute ustezko hilketa egotzita. N-121-A errepidean izan da ezbeharra. Motorrak kamioi baten aurka talka egin du eta motor gidariaren gorpua suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Motorrak kamioi baten aurka talka egin du. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Motorrak kamioi baten aurka talka egin du. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Motor gidari bat hil da Sunbillan, N-121-A errepidean izan den ezbeharrean. Motorrak kamioi baten aurka egin du talka. Kamioiaren gidaria atxilotu dute ustezko hilketa egotzita.

Ezbeharra 51. kilometroan izan da, eta motor gidaria ibilgailutik erori da, Nafarroako Suhiltzaileek Twitterren jakinarazi dutenez.

Bertara gerturatu dira Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak, Foruzaingoa eta eskualdeko mediku taldea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X