Enrique Mayak "zoragarritzat" jo ditu sanferminak
Enrique Maya Iruñeko alkateak 2022ko Sanferminak "arrakastatsuak" izan direla esan du gaur "arrakastatsuak parte-hartzean, giroan, jendearen jarreran, udal kontzertu eta agertokietan, entzierroetan, eta segurtasunean". Alkatearen ustez, "ez litzateke bidezkoa izango festan parte hartzen izan duten udal eremu guztietatik egin den ahalegin handia ez aitortzea, lan handia eta ona egin delako dena normaltasunez eta arrakastaz igaro zedin".
Mayaren arabera, Sanferminak "alaitasunez, giro bikainez eta hiriaren irudi ikusgarriz" bizi izan dira. Adierazi duenez, "jaiaren protagonista nagusia herritarrak dira, festaz gozatzen duten pertsonak eta festa egiten dutenak ere bai. Pandemiaren ostean San Ferminak berreskuratu nahi genituen eta, une berezi horrek eskatzen zuenari erantzun dio hiriak", alkatearen arabera.
Mayak aurkeztutako datuen arabera, Sanferminetako 532 ekitaldietan 1,7 milioi pertsona baino gehiago bildu dira, 2019ko Sanferminetan baino % 20 gehiago. Gainera, proiektu pilotu bati esker, jakin ahal izan da Iruñetik kanpoko tokietatik etorritako 430.000 pertsona izan direla hirian jaiez gozatzen, batez ere bisitari euskal herritarrak, espainiarrak, frantziarrak eta amerikarrak, nahiz eta bisitari britainiarren eta australiarren kopuruak behera egin duen.
Bestetik, 1.200 tona zabor bildu dira, 2019an baino % 7 gehiago. Alkateak garbiketa zerbitzuek egindako lana nabarmendu du, baina usainak murriztea hobetu beharreko kontua dela aitortu du.
Programaren berrikuntzei dagokienez, Enrique Mayak adierazi duenez Gazteluko Plazako espazioa, DJen musika eta barrei esker festaren puntu neuralgiko bihurtua, "sekulako asmamena" izan da, "aitzakiarik gabekoa". "Udalaren apustu berritzailea izan da, eta oso erantzun ona izan du, batez ere, gazteenen artean. Egunero batez beste 30.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute agertokiez", nabarmendu du, eta gaineratu du hurrengo urteetan errepikatzea dela asmoa.
Foruen plazako kontzertuak ere "oso arrakastatsuak" izan dira, Mayaren hitzetan, Lola Indigoren, La Oreja de Van Goghen eta Camelaren kontzertuetan, esaterako, 20.000 bat lagun bildu direla azaldu du.
Erasoak, gertakariak eta segurtasuna
Festen alde gozoa nabarmendu ondoren, aurtengo sanferminek utzitako eraso matxistak gaitzetsi ditu gogora Mayak. Orotara, 16 salaketa jarri dira, horietako bat, bortxaketagatik, eta 13 erasotzaile indentifikatu eta atxilotu dira. Azken puntu horretan jarri du azpimarra alkateak: "Legea urratzen dutenak atxilotzeko baliabideak ditugu hemen".
Hala, segurtasunari dagokionez, Iruñea "hiri eredugarria" dela adierazi du, eta segurtasun-indar ezberdinen artean egon den elkarlana txalotu du. 2.700 polizia aritu dira lanean Nafarroako hiriburuan.
Halaber, San Fermin eguneko prozesioan, Curia kalean, izandako istiluak ere aipatu ditu gaurko agerraldian Mayak, "eraso faxista" bat izan zela berretsiz. "Gure ustez, antolatutako eraso bat izan zen, zerbait gertatzen ari zela somatzen zen giroan; irainak eta presioa sentitzen genituen gure taldearen kontra", adierazi du.
Gertakariotan zauritu zen udaltzainari bere babesa azaldu ondoren, poliziak egun horretan izandako jarrera argitzeko Udalak barne-ikerketarik ez duela irekiko argi utzi du. "Epaitegien esku dago guztia eta epaileak erabakiko du", zehaztu du.
Halakorik berriro gerta ez dadin, datozen sanferminetara begira neurriak hartu beharko direla ere esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.