Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Agurainen, 55 kilogramo kokaina garraiatzen ari zirela

Ohiko trafiko kontrol batean antzeman dute droga, orain arte aurkitutako kopururik handiena. Txikizkako merkatuan, hiru milioi euro inguruko balioa izan zezakeen kokaina horrek guztiak.
Atzemandako droga eta dirua. Argazkia: Ertzaintza
Atzemandako droga eta dirua. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu A-1 errepidean, Agurain parean, gidatzen ari ziren kamioian 55 kilogramo kokaina antzeman ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak nabarmendu du orain arte aurkitutako kokaina kopururik handienetako bat dela hori, txikizkako salmentan hiru milioi euro inguruko baliora heldu litekeena.

Gertakariak atzo, larunbata, 21:30ak aldera izan ziren Arabako Trafiko Unitateko agenteak ibilgailuen ohiko kontrol bat egiten ari zirela. Kamioi bat geldiarazi eta ohiko egiaztapenak egin ondoren, agenteak ohartu ziren ibilgailuko merkantzia ez zetorrela bat bidaiariek adierazitakoarekin; hori dela eta, kamioia ikuskatu eta substantzia zuri prentsatu kopuru handia aurkitu zuten, ustez kokaina, eta 2.000 euro eskudirutan.

Hori guztia kontuan hartuta, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuari bertaratzeko eskatu zitzaion, eta, salgaia aztertu ondoren, kokaina zela egiaztatu zuten. Horregatik guztiagatik, 47 eta 59 urteko bi gizonak atxilotu zituzten, droga-trafikoko ustezko delitua egotzita.

Atxilotuak Ertzain-etxera eraman zituzten zegozkien eginbideak egiteko, eta Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dituzte horiek amaitutakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X